2023ko uztailaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 161.2023

Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, uztailaren 26an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., TARIOLj., BEAUFORT and., LABEAU and, CEZA and, JEHAN j., HARAMBOURE and, EIZAGUIRRE j., LEGARDINIER and, NAVARRON and, COTINAT and, DESTRUHAUT j., BARRERO  and, BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and,

AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS-ADURRIAGA andreari, PELEGRIN-ARAMENDY jaunak CEZA andreri, ROMAN andreak EIZAGUIRRE jaunari, MANTEROLA jaunak LEGARDINIER andreari, ARZELUS-ARAMENDI jaunak NAVARRON andreari, MARTIARENA-GARAT jaunak COTINAT andreari, SALLABERRY jaunak DESTRUHAUT jaunari, ESTOMBA andreak BALANZATEGUI jaunri eta POUYFAUCON jaunak BARRERO andreari,

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2023ko uztailaren 19a

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2023ko ekainaren 29ko HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2023ko ekainaren 29ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA–

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

112.2023 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

kontseiluak eman ordezkaritzaz auzapezak erabaki dituenen berri hartzea da gaia.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

113.2023 –   HENDAIAKO HERRIAK «SPL PAYS BASQUE AMÉNAGEMENT» DEITU EUSKAL HERRIKO ENERGIA TRANTSIZIORAKO ETA ANTOLAKUNTZA, ERAIKUNTZA/BIRGAIKUNTZA ERAGIKETETARAKO TOKIKO SOZIETATE PUBLIKOAN DITUEN ORDEZKARIAK ALDATZEA

2022ko ekainaren 26an egin deliberamenduaren bitartez, Hendaiako Herriak SPL Pays Basque Aménagement deitu Tokiko Sozietate Publikoaren sortzearen alde bozkatu du eta sozietate horren sortze agiriak onartu ditu. Deliberatu beharra dugu orain, auzapez jaunak ezin baitu aldi berean Tokiko Sozietate Publikoan eta EHEan izan, eta MANDEMENT jaunak heldu den abenduaren lehenean erretreta hartuko duenez,

Honako hauek egin ditzan proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Herriaren ordezkari bat izenda dezala sozietate horren biltzar nagusian;
  • Onar dezala Chantal KEHRIG-COTTENCON andrearen hautagaitza tokiko sozietate publikoaren biltzar nagusian herriaren ordezkaria izateko;

 

  • Herriaren ordezkari bat izenda dezala biltzar berezirako;
  • Onar dezala Chantal KEHRIG-COTTENCON andrearen hautagaitza tokiko sozietate publikoaren biltzar berezian herriaren ordezkaria izateko;

 

  • Ordezkariei baimena ematea tokiko sozietate publikoan eman dakiekeen ordezkaritzaren harira zeregin oro onar dezaten;

 

  • Gracy PRADIER-GULDNER andrea herriaren zerbitzuen ordezkari izendatzea honako batzorde hauetan:
  • Tokiko sozietate publikoaren batzorde teknikoan;
  • Tokiko sozietate publikoaren finantzen eta antzeko kontrolen batzordean;

 

  • Auzapez jaunari ahalmen oro ematea deliberamendu honen gauzatzeko zeinahi neurri har dezan.

AHO BATEZ ONETSIA – KEHRIG-COTTENÇON ANDREAK EZ DU BOZKETAN PARTE HARTU.

TXOSTENGILEA: JEAN-MICHEL ARRUABARRENA j.

114.2023 –   GIB-BIJ – “INFORMATION JEUNESSE” EDO «GAZTEENTZAKO INFORMAZIOA» LABELA

Gazteria eta Numerikoa Sailak zerbitzu publikoa ematen du gazte informazio bulegoaren bidez; horren funtsezko elementua da informazioa gazte ororen esku ematea, orori gisa berean eta urririk. Gazte Informazio Bulegoa nazio mailako gazte informazio sarearen antolamenduaren barnean da eta nazio labela behar du ukan.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari “Gazteria Informazioa” labela eska diezaien Estatuak Departamenduan dituen zerbitzuei horretarako Herriak duen udal egiturarako;
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: GANIX GRABIÈRES j.

115.2023 –   FRANTZIAKO GIDAK ETA ESKAUTAK – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

2023ko uztail honetan partzuergo bat egin da, Frantziako Eskaut eta Gidak Elkarteak eskaturik, garapen iraunkorraren eta naturaguneen kudeaketaren inguruko proiektu bat eraikitzeko 6 gazteentzat. Gazte horiek ezin izan dute Abadia eremutik hurbil urririk akanpatu. Eraginkorki eta guztiz urririk aritu direnez 10 goizez herriko naturaguneen kudeaketan eta, hartara, naturagune horiek hobetzen laguntzen,

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Parte har dezala gazte horien ostatatze gastuetan 375 euroko ezohiko dirulaguntza bat emanez.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: ITZIAR AIZPURU and.

116.2023 –   LANPOSTU IRAUNKORREN TAULAREN ALDAKETA

Kontuan hartuz lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta dituen zereginak, herri kontseiluari proposatu zaio onar dezala lanpostuen taularen aldaketa:

  • Lanaldi osoko 3 ATSEM lanpostu sortzea, (Ama Eskoletako Lurralde Langile Berezitu, Teknikari Arduradunen lanpostuak) 2023ko abuztuaren 25etik goiti,
  • 2023ko abuztuaren 28tik goiti aldatzea animazio langile baten lanaldia, astean 29 orenetatik 23 orenetara aldatuz,
  • “dirulaguntzen arduradun” lanpostu iraunkor bat sortu zuen 2023ko urtarrilaren 26ko deliberamendua osa dezala erredaktoreen lanpostuetara ere hedatuz.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.

117.2023 –   SEPA (SOCIÉTÉ D’ÉQUIPEMENT DES PAYS DE L’ADOUR-ATURRIALDEKO HORNIKUNTZA SOZIETATEA) – KAPITAL SOZIALAREN EMENDATZEA ETA DEPARTAMENDUAREN ORDEZKARIARI SEPA SOZIETATEAREN EZOHIKO BILTZAR NAGUSIAREN BOZKETAN PARTE HARTZEKO BAIMENA

Gure kolektibitatea lurraldearen garapenerako tresna den antolamendu eta eraikuntzarako  ekonomia mistoko SEPA sozietatearen akzioduna da.

SEPA sozietate horren Administrazio Kontseiluak 2023ko uztailaren 5eko bilkuran Ezohiko Biltzar Nagusi bat deitzea erabaki zuen erdi eperako plan horren gauzatzeko behar diren funtsen mobilizatzeko aukera emanen lukeen kapitalaren emendatzeaz erabakitzeko.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • onar dezala SEPA sozietatearen kapitalaren emendatzea, deliberamenduak zehaztu ezaugarrien arabera,
  • SEPA sozietatearen estatutuen aldaketa aurkeztu den bezala onar dezala,
  • Baimena eman diezaiola Ezohiko Biltzar Nagusian duen ordezkariari kapital emendatze horren eta estatutu aldaketa horren alde bozka dezan eta horretarako ahalmen oro eman diezaiola,
  • eman diezazkiola  bere ordezkariari erabaki honen gauzatzeko behar dituen ahalmen guztiak.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 18:55 orenetan.

HENDAIAN, 2023ko uztailaren 27an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATURIK 2023.07.27 an