Uztailaren 18ko ostegun honetan azken armairu optikoa kokatu dute Hendaian, guztira 40 direlarik.
Azken hornidura hori kokaturik, beste 700 bizitegi gehiagok eskura ditzakete emari eta erabilera berritzaileak. Orotara, 9800 hendaiar etxe, enpresa eta saltegi dira internet zuntza bidez jaso dezaketenak.
Aitzina ongi doan pixkanakako hedapena
Eric ARDUIN, Hego Akitania Eskualdeko Orangeren ordezkaria, Eric BOZ, Landetako eta Pirinio Atlantikoetako Tokiko Kolektibitateekiko Harremanetarako zuzendaria, Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapeza eta Chantal KEHRIG, lehen auzapezordea pozten dira beren herrian zuntz optikoaren hedapena aitzinatzen ari denaz. Etxeek nola enpresek emari hobeak dituzkete eta horrek erabilera anitz irekitzen die. Hedapenak bere bidean darrai, 2020aren hondarrerako etxe guztietara heltzeko helburuarekin.
Eric ARDUIN Orangeren ordezkariarentzat «Lanetan diraugu herriko etxe guztiak zuntzera lotzeko asmoz eta Orangek beteko ditu, epeei dagokienean Estatuarekin hartu dituen engaiamenduak. Bozkario bide zait herriko etxearekin dugun elkarlan eredugarria, traba teknikoak topatzen ditugun lekuetan bereziki laguntzen baitigu aitzin egiten».
Kotte ECENARRO honela mintzatu da bozkarioz «herri ia osoak du, jadanik 2019an, emari oso handira lotzeko aukera eta herri osoak ahalko du berdin egin 2020aren hondarrerako. Aitzinatze bat zaigu hori hendaiar orori, gure saltegiei eta gure enpresei».
Erabilera anitzetarako balia ezazue
% 100eko zuntzak aukera ematen digu etxeko pantaila orotan aldi berean erabilera guztiak baliatzeko. Datuak, amusagailuak eta sentsazioak partekatzeko dimentsio berria irekitzen digu teknologia horrek eta % 100ean prest da etorkizunerako eta erabilera berrietarako, hala nola streaming bideoa, bereizmen ultrahandiko edukiak, hodeian metatzea, bereizmen handiko soinua, 360°ko kamera…
Enpresentzat, berriz, FttH partekatu zuntz teknologia internetera lotzeko edota agentzia edo saltegi moldeko gune txikien sare pribatura lotzeko egokia da.
nola jakin ea zure bizitegia loturik ote den
Hedapenaren etapei jarraitzeko, orangek, bere reseaux.orange.fr (leiho berria) webgunean ordenagailurako, tauletarako edota telefono adimentsurako bateragarri den estaltze mapa bat eman du, non zuntzaren hedapena ikus litekeen.
Akitania Berrian, Orange zuntz optikoa 120 herritan hedatzen ari da eta jadanik 928 000 bizitegi baino gehiago dira eskualdean zuntzera loturik, haietan 142 000 Pirinio Atlantikoetan. Orange hedatzaile izateaz gain, loturen hornitzaile ere da. Halarik ere, kokatzen dituen sareak partekatuak dira eta lotura hornitzaile ororentzat zabalik dira.
nola ukan dezaket zuntza etxean?
Zuntz optikoa bizitegi batean jartzeko hiru etapa bete behar dira: linea emari oso handiko internetera lot ote daitekeen ziurtatzea, operadore baten eskaintza onartzea, eta azkenik, hitzordu bat hartzea teknikari prestatuekin, egin beharreko lanak egin diezazkizuten zure etxean bertan. Gehiago jakiteko (leiho berria)