Udalak leku publikoetan zigarrokinak botatzea murrizteko urraspide bati ekin zion 2022ko uztailean Alcome ekoerakundearekin sinatu partzuergo hitzarmenari esker.
Herria lagundua da ohartarazte eragiketetan eta materialen eskura ematean eta karriken garbitzeko diruzko sostengua du ere.
Halatan, bada, karrikako 30etik gora hautsontzi kokatu dituzte herrian udal zerbitzu teknikoek. Horrez gain, egun gutxiren buruan sakelako 800 hautsontzi jasoko ditu eta banatuko datozen ekitaldietan, hala nola eguberri azokan, herritar kafeetan edota hondartzaren garbiketetan.
Hortaz, herria zigarrokinetaz garbi izan dadin dihardu udalak. «Karrika zeure etxea bezala zain ezazu» 2021ean abian eman zuen oiheskerien aurkako ohartarazte kanpainaren eta 2022an hondartzan tabako gabeko lekua ezarri ondoren, orain gogora ekarri nahi du leku publikoak ororen lekuak direla eta erretzaileei jakitera eman oiheskeria horiek gure ingurumenean duten eragina.
ZIGARROKIN BATEK ZUK USTE BAINO GEHIAGO KUTSATZEN DU
Ikus kutsaduraz gain, karrikan, karrika arroilan edota naturan bota zigarrokinak ingurumenean eragiten du:
- Zigarrokinak ura kutsatzen duten gai plastikoak ditu.
- Zigarrokina desegiterako hainbat urte pasa litezke.
- Gaizki bota zigarrokina abereek jan dezakete.
ZIGARROKINA LEKU EGOKIAN BOTATZEA, HORRELA JOKATZERA BEHAR DA OHITURATU
Zigarrokina botatzeko aterabide eta leku egokiak:
Zikinontziak, karrikako edo sakelako hautsontziak; ez da aitzakiarik zigarrokina leku egokian ez botatzeko! «Zigarrokin» arazoa konpontzeko aterabide eraginkorrena hautsontzi eramangarria erabiltzea da edo zigarrokinak ongi itzali eta zikinontzira botatzea.
Zure zigarrokina karrikan botako bazenu 68 euroko isuna legokizuke. Ez errazkerian eror eta ez karrikan deus bota.