Bederatzi urtez herrian izan gabe, Eritasunen Asurantzarako Lehen mailako Kutxa eta Familia Laguntzarako Kutxa berriz ere herrira datozkigu handizki.
Baionako Eritasunen Asurantzako Lehen mailako Kutxaren zuzendariak ekainaren 25eko gutun batez baieztatu digu Administrazio Kontseiluak onartu duela Eritasunen Asurantzako lehen mailako Kutxaren harrera bulego iraunkor bat kokatzea Hendaian. Bulego horrekin batera, Familia Laguntzarako Kutxaren harrera bat izanen da, bai eta erabiltzaileentzako harrera digital bat.
Hondartza aldeko lehengo posta bulegoaren aldi baterako erabilera
Lehen denbora batean, zerbitzu horiek udazkenean kokatuko dira lehen Hondarraitzeko posta bulegoa zen lokaletan, Elorri xuri karrikan, behin betiko lehengo diruzaintzaren lekuan kokatu arte, non laster hasiko baitituzte lanak Herriko Etxeak eta Eritasunen Asurantzako Lehen mailako Kutxaren arkitektoak, 2019-2020an bururatzeko.
Herriak mobilizaturik dirau
Herriak ahaleginetan jarraitzen du 2500etik gora biztanlek sinatu zuten eskariari arrapostua eman nahiz. Kotte ECENARRO auzapezak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin laster bildu eta aipatuko dizkio Errepublikaren Lehendakaritzarekin ukan dituen eztabaidak. Hainbat lan ildo dira hor aipatzeko hezkuntzaren inguruan, Hendaian dugun hirueletasuna kontuan hartzeaz, segurtasunaren inguruan, publikoarentzako zerbitzuen garapenari buruz eta, azkenik, medikuntza zerbitzuaren gaia, Hendaian genuen azken ginekologia kabinetea hetsi berri delarik.
Azkenik, aduanek Hendaian ere kokatu nahi dutela adierazi digute, atseden portutik hurbil. Herriak horretarako lokalak utziko dizkie.