Administrazio prozeduren desmaterializatzearen ondorioz, erabiltzaile anitzi beren eskubideak eskuratzeko ahala arras urritu zaie. Horretarako tresneriaren faltagatik edota informatika ezagutza aski ez izanez, herritarren zati bat bide digitaletik at geratu da.
Arazoari aterabidea eman eta lurraldeko biztanleei eskura eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoen eskaintza handitzeko, Udalak France Services baliabidean sartu nahi izan du eta labela jasotzeko eskari dosierra aurkeztu zuen Prefekturan iragan irailaren lehenean.
France Services guneek hurbileko harleku bat eskaini nahi diete erabiltzaileei eta egiteko dituzten administrazio urraspideetan lagundu.
France Services aholkulariek, leihatil bakar horretan, 9 eragile publikoren izenean (Zergak, La Poste, Pôle Emploi, Agence Nationale des titres sécurisés, Point justice, FLK-CAF, EALK-CPAM, Erretreta Asurantza, Laborarien Gizarte Mutualitatea) honako hauek eskaintzen dituzte:
- Lehen mailako informazioa (laguntza eguneroko administrazio urraspideetan, nola diren, adibidez, diru sartzeen adierazpena, iturburuko zerga biltzearen kudeaketa, txartel grisak, gidabaimenak…)
- Digitalean laguntzea jendeei horretan aritzen ikas dezaten eta erabilerak garatzeko,
- Lineako urraspideetan laguntzea (eragileen webguneetan nabigatzea, diruzko laguntzen simulazioa, dokumentuak linean eskatzea…),
- Zeregin korapilatsuak egiteko aholkuak eta norbanakoen eskarietan laguntzea, nazio mailako eragileen lantaldeekin harremanetan.
Hendaiako France Services gunea herriko etxea izan zenaren lokaletan kokatuko da, FLK/EALK erakundeekin batera.
Horren egiteko, Herriak bi langile kontratatuko ditu France Services aholkulari lanetan ari daitezen.
Horrekin batera, Herriak suprefetarekin eta jadanik herriak kokaturik diren zenbait eragilerekin mintzatzeari ekin dio France Services hori etortzeak ez dezan Hendaian jadanik kokaturik diren hurbileko zerbitzu publiko horien desagertzera eraman ez dezan.
Hartara, FLKaren jende harrerak (bi langile dira astean bi egunez) eta FPZN-DGFIParenak (hilean behin Denentzat gizarte zentroan) atxikitzea lortu du, bai eta EALK/CPAMaren jende harrera aste egun orotara hedatzea (oraingo hiru egunen ordez).
Herriak abian eman duen partzuergo horrek herritarrei zerbitzu publiko multzo bat eskaini diezaieke leihatil bakarrean bildurik, France Services gunea sortuz eta nazio mailako eragileak Hendaian atxikiz.
Udala azkarki engaiatzen da ororentzako zerbitzu publikoaren alde!