Hendaiarrek Errepublikaren lehendakariari igorri zerbitzu publikoei buruzko eskariaren ondorioz, lehendakari jaunak bere kabineteari eskatu zion Hendaiako auzapezarekin harremanetan jar zedin. Harreman hori 2019ko ekainaren 19an, asteazkenarekin, egin zen lurraldeen kohesioaren ardura duen Errepublikaren Lehendakaritzaren kontseilariarekin.
Berrogei minutuko elkarrizketa
Berrogei minutu horietan, hendaiarrei zerbitzu publikoen desegiteak eragin dien “sumindura” azaldu zuen auzapez jaunak eta zehaztu zuen gainera “biztanleek oinaze handiz bizi zutela egoera”.
Hendaia muga hiri izateak dakartzan berezitasunak azaldu ondoren, Kotte Ecenarro auzapezak azken hilotan gertatu diren arazoak aipatu zituen: diruzaintza publikoa, postetxea, polizia etxea, eskoletan lanpostuak kentzea, bai eta medikuntza zerbitzua (Hendaiako azken ginekologia medikutegia hetsi delarik).
Aipatu ditu ere Pôle Emploi, CPAM edo CAF erakundeekin ukan dituen harremanak. Lurraldeak azaldu duen zuzentasun galdea aipatu du berriz ere. Kontseilari andreak ontsa gogoan hartu ditu ohar horiek eta auzapezari jakinarazi dio Errepublikaren lehendakariak interesaz ikusten duela Hendaiaren egoera berezia.
Prefetarekin egiteko den elkarrizketa
Hainbat lan ildo hartu dira kontuan hezkuntzaren gaiaren inguruan (“hendaiar hirueletasuna” kontuan hartzea), segurtasunaren gaiaren eta herritarrentzako zerbitzuen garapenaren gaiaren inguruan (bereziki France Service baliabidearekin).
Pirinio Atlantikoetako prefetak laster deituko du Hendaiako auzapeza, azaldu asmoen gainean lan egin eta zerbait zehazteko.