Azaroaren 4an (asteazkena), 19:00etan, Ondarraitz klubaren egoitzan, Euskal Hirigune Elkargoak mintzaldi animatua proposatzen dizue, Kalakaño euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren kari, Hendaiako Dongoxenia haurtzaindegiaren laguntzarekin.
Lehen haurtzaroko literatura zer da? Eta euskaraz zer bada? Nola hautatu eta nola irakurri ttipi ttipiekin? Mintzaldi animatu honetan, adibide konkretuei esker zuen aitzin iritziak berrikustea eta erantzunak atzematea proposatua zaizue.
Amaia Hennebutte, albumen idazle-ilustratzailea eta Kiribil Konpainiaren zuzendari artistikoak, eta Peio Duhalt, Baionako Elkar liburudendako zuzendariak dute guraso eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzenduriko mintzaldi hau animatuko.
Iraupena: ordu bat
Hizkuntza: Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera