Herriak Karrika Arteen 11. Sasiunibertsitatea hartu du iragan azaroaren 8tik 10era bitartean.
Sasiunibertsitatea, harreman unibertsitate bat
Karrika eta Karrika Handiko Arteen Nazio mailako Federazioak eta Akitania Berriko Karrika Arteen Federazioak elkarrekin antolatu edizio hau egungo gaiak lantzeko aukera izan da: osasun krisiaren ondorena, egokitze beharra, leku publikoetaz berriz jabetzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, transmisioa, ekologia trantsizioa eta beste hainbat eta hainbat gai. Solas eta topaketa aukera ederra izan da eta 150etik gora kultura eragile bildu ditu… 3 egun, biharko kultura mundua bestela pentsatzeko beste manerak eraikitzeko eta hainbat motatako jakituria partekatzeko.
Kultura, Herriak gogoan duen gaia
Egiazki funtsezkoa denaren gaia atera duten osasun krisiagatik eta izan diren konfinamenduengatik ere, herriak zuzeneko arteen eta kulturaren sektorea sostengatzeko hautua egin du. Izan ere, neurri bereziak eman ditu plantan, bereziki elkartasun funts bat sortzea; funts horrek krisiagatik ikuskizuna ezeztatu edo gibelatu zaizkien konpainiak diruz laguntzeko aukera eman du.
Ez da besterik gabe izan Sasiunibertsitatea Hendaian kokatzea erabaki duela, Herriak Frantziako karrika arteen festibal zaharrenetako bat antolatu baitu, Antzerkiaren Maiatza (37 edizio) eta artistekin elkartasuna erakusten duen herria baita, eta sasiunibertsitatea herriko Gaztelu aretoan kokatu da, hau da, disziplinarteko ekitaldietarako leku publikoan. Halarik ere, Sasiunibertsitateak ez du beretzat den eraikinik, eta ez du halakorik ukan nahi. Bidaia baitu helburu, nomadismoak deitzen du, askatasunak.
Artea publikoa da
Osasun krisiak leku publikoak hetsi eta gizartea zatitu duelarik, Sasiunibertsitatea leku publikoen fabrika moduko bat da. Herriak, kultura ororengana eraman nahi duelarik, aukera ederra ukan du topaketa horretan karrika arteen sendotze eta garatzearen alde egiteko. Parte hartu dutenek gogoeta egin dute eta iritziak trukatu kulturaren etorkizunaren inguruan. Hainbat lantegiri esker, nor bakoitzaren ideiak partekatu ahal izan dira, eta osoko bilkuran, berriz, guztiak bat ziren puntu garrantzitsu bati buruz: kulturak bere lekua berreskuratu behar du leku publikoan, baina, batez ere, bere publikoa berreskuratu behar du elkarbizitza bultzatzeko, funtsezko zeregina baita hori.