Euskal Hirigune Elkargoak duen hondakinen murrizteko politikak birzikla litezkeen gainestalkien eta paperaren sailkapena soltean egitea faboratzen du.
Izan ere, plastikozko zaku gardenak erabiltzea ez da aterabide ona, haiek ere birzikla ez litezkeen hondakin bilakatzen baitira (ekologia gutxikoak).
“Zaku gardenak” norbanako etxe batean bizi eta edukiontzia ukan ez dezaketenentzat dira soilik.
Gurpildun edukiontzi horiak dituztenek zuzenean edukiontzian behar dituzte gainestalki birziklagarriak bota (berina ez). Birrerabil dezaketen zaretto bat emanen zaie hondakin birziklagarriak garraiatzeko.
Zakuen banaketa urte osoan zehar egiten da asteroko hitzorduetan Azkainen, Hendaian, Donibane Lohizunen eta Urruñan. Biztanleak batera nola bestera joan litezke bila. Etxe bakoitzari urtean behin ematen zaio.
Birziklatzeko hondakinak ez plastikozko zaku beltzetan eman. Bilketa zerbitzuek eta sailkatzaileek automatikoki baztertuko dituzte eta ez dira birziklatuko.
Birziklapenari buruzko zeinahi galderatarako: 0 800 64 20 14 (urririko deia)
" target="_blank" rel="noopener" title="infotri.sudpaysbasque@biltagarbi.fr (nouvelle fenêtre)">