Vigipirate plana mailarik goreneraino igo dute. Adi izan eta informa zaitez.
Pirinio Atlantikoetako prefetaren martxoaren 26ko gutun batez, kolektibitateei galdegin zaie bereziki adi izan daitezen honako hauei:
- Eraikin publikoen, hezkuntzakoen, kirol eta kulturakoen eta otoitz lekuen inguruen segurtasunari,
- Jendeak ez daitezen meta ekitaldiren bat hartzen duen eraikin baten aitzinean,
- Egoera berri honi loturiko seinaletika eraikin publiko bakoitzaren sargian afixatzeari.
HONA ZER ALDATZEN DEN ZURETZAT
Hori dela eta, eskatzen zaizu ez zaitezen multzoan elkartu leku publikoen aitzinean, hala nola ikastetxeen, kirol eta kultura hornikuntzen edota otoitz lekuen aitzinean.
Gertakari edota jokamolde susmagarriren bat ikusiko bazenu, polizia zerbitzuengana jo ezazu berehala, 17 zenbakia deituz