Euskal Elkargoaren eta haren Mugikortasunen Sindikatuaren ekimenez, Velibleu zerbitzu berria irailaren 2az geroztik da eskuragarri euskal kostaldean.
Bizikletaz mugitzea gero eta zabalduagoa da eta nor bakoitzaren autoaren ordezko mugitze bidetzat hartua da gero eta gehiago. 2019ko irailaren 2az geroztik, Euskal Elkargoak argindarrez lagundu bizikletak autozerbitzuz erabiltzeko sistema eskaintzen die biztanleei. Eskaintza hori Txik Txak euskal mugikortasunen sarearen parte da.
2 GELTOKI FINKO, Eguzki argiz elikatuak, eman dira hendaian
Bat Errepublika plazan dugu, Herriko Etxetik hurbil, eta bestea Hondarraitz hondartza handian, kasino zaharretik hurbil. Baliabide berri honekin, ez da zertan ordaintokietan ilara egiten ibili beharrik! Bizikletek zerraila sistema konektatu eta geoaurkitzekoa dute, bizikleta atzeman, segurtatu eta askatzeko. Telefono adimentsuko aplikazio sinple batez atzeman liteke libre den bizikleta, aska eta erabili.
bezero ibilbide erraza
-
Bizikletan dagoen QR kodea eskanea ezazu Velibleu aplikazioa telekargatzeko
-
Zure kontua sor ezazu
-
Bizikleta bat aloka ezazu
-
Bizikleta lot ezazu
VELIBLEU, laburki
Autonomia: 50 km
Pizua: 28 kg
Zela eskuz egoki daiteke
7 abiadura
Aitzin/gibeleko argiak
Zilatze ezinezko gurpilak
Zerraila eta lapurreten aurkakoak: KobOO, bizikletak geldialdi laburretan segurtatzeko