Urriaren 25etik 29ra – «Izu festibala»

Lehen urtea dute aurten Besta batzordeak eta Herriak, Gaztelu aretoan «Izu festibala» antolatzen, 2021eko urriaren 25etik 29ra.

Ez da gure kulturatik urruneko Halloween besta!

Aurten, sorginen gaia izanen da gai nagusia!

Haien historia ezagutzeko, Manorack Phenglamphanh argazkilariaren argazkien eta Pascal Mondon margolariaren urmargoen erakusketa bat, Bi Arte konpainiaren lantegi kontatu bat, eta  Jaime Altunak emanen duen «arimen gaua eta gau beltza» gaiari buruzko mintzaldi bat proposatuko dira.

Eta bururatzeko, sorginen DANTZALDIA, lagunarteko besta une bat haurrentzat… sorgin txikientzat!

Gaztelu aretoak bisitari bakoitzaren irudimenari eta magiari eginen die leku…

EGITARAUA

Urriaren 25, astelehena – 18:30 > Festibalaren irekitzea.

Urriaren 26, asteartea – 14:00 > Sorginaren pertsonaiak euskal mitologian duen lekuari buruzko lantegi kontatuak haurrentzat: Ixabel Millet.

Urriaren 28, osteguna – 18:30 > Arimen Gauari eta Gau Beltzari buruzko mintzaldia: Jaime Altuna.

Urriaren 29, ostirala – 15:00 > Sorgin dantzaldia.

Navigation de l’article