Urraspide iraunkorren ekimenak euskal itsas hegian

Hilero antolatzen du IEZIren baliabideen zentroak eta gure lurraldean egiteko berritzaileak dituzten tokiko hiru egitura gonbidatzen ditu euskal itsas hegian garatzen ari diren urraspide iraunkorrak hobeki ezagut ditzagun.

EGITARAUA

  • IEZIren baliabide zentroa ezagutzea
  • 3 egitura eta bakoitzak dituen egitekoak ezagutzea
  • Tokiko sare zabalagoa ukan dezazun!

IEZI elkartearen baliabide zentroak orenbeteko topaketa birtuala proposatzen du, Zoom bidez, lurraldeaz dugun ezagutza parteka dezagun eta gure ahaleginak bateratu. Bilkurara bilduko diren egiturekin solasteko eta galderak egiteko aukera ukanen duzu. Kultura eta ingurumen joritasunak partekatzeko aukera duzu hor.

Izena eman eta lotzeko esteka jasotzeko, edo informazio gehiago behar baduzu, honako honekin jar zaitez harremanetan: Marion CHAPEAU, Mugazgaindiko Lurralde Baliabideen Zentroko kidea:
– +33 (0)5 59 20 37 20

 

Navigation de l’article