Aturri-Garonako arroko herritar zaren bezainbatean, gonbidatua zara, 2021eko irailaren lehena arte, Uren Kudeaketa eta Antolaketa Eskema Zuzentzailearen (UKAEZ-SDAGE) eta Neurrien Hainbaturteko Egitarauaren (NHE-PDM) proiektuetaz duzun iritzia ematera.
Nazio eta Europa mailako helburua dugu gure ibaien, aintziren, lurpeko ur geruzen eta itsas hegietako uren egoera ona izan dadin 2027rako lortzea. Asmo kolektiboa da eta jokagaiak hil ala bizikoak dira. Izan ere, gertatzen ari diren aldaketa handietara egokitu beharko gara, haietan klima nahasmenduetara, biztanleriaren emendatzera eta bioaniztasunaren galtzera.
Galdeketa honen bitartez guztiok ukitzen gaituzten ur alorreko erabakiei buruzko iritziak eman ahalko dituzu. Zuen oharrek dokumentu horien behin betiko bertsioak joritzeko aukera emanen digute, gero, 2022tik goiti, sei urtez gauza daitezen. Zure hidrografia edota itsasoz harateko arroko uraren kudeaketari eta uholde arriskuei buruzko galdeketetara joateko, hona helbide hau: https://consultationdupublic-sdage-pgri.eaufrance.fr/
Informazio gehiagorako: https://www.eaufrance.fr/actualites/consultations-sdage-et-pgri
Aturri-Garonako arroan uraren politikak ukan dituen bilakaeren eta egin diren ekintzen jarraipena egiteko, zoaz honako webgune honetara: www.eau-grandsudouest.fr