Ur inguruneko arriskuak: prebentzioko egun erdiko jardunaldia!

2019ko maiatzaren 25ean, Hendaiako udal igerilekuan,  ur ingurunean diren arriskuei buruzko zenbait animazio proposatzen dizuegu, “Itotzeari aitzin hartzeari buruzko Jardunaldian”! 

 

Baldintzak eta egitaraua

Urririk dira animazioak eta horietan parte hartzeko gutxienik 8 urtekoa izan behar da eta 25 metro autonomoki igeri egiteko gai izan.  

Animazioak igerilekuan 14etatik 18etara eginen dira.

Hainbat animazio eskainiko dira urririk profesionalek gidaturik:

  • Ur ingurunean diren arriskuetaz ohartaraztea
  • Uretan sokorri egiteko jokamoldeak eta teknikak
  • Proben egiaztatu eta diplomaren eskuratzea
  • Lehen jokamolde «sokorri emaileak» ezagutzea
  • Askaria

Hendaiarrak gonbidaturik dira

Hendaiako Herriko Etxeak eta igerilekuko kirol hezitzaileek ohartarazi nahi dituzte lehenik eta behin hendaiarrak ur inguruneko arriskuetaz urririk eskaini arratsalde honetan.

Gaiak bereziki ukitzen gaitu itsas hegiko herria garen bezainbatean, eta laster, uda heltzearekin batera, udatiarrak aisialdiko ur jarduera anitzetara bilduko baitira, besteak beste bainatzera.

Zehazt dezagun «pertsonak laguntzeko» profesional guztiek –zeinahi espezialitatekoak izanik-, elkarrekin aritzeko gai direla.

Ekintza hau nazio mailako mugimendu bati jarraikiz datorkigu; mugimendu hori laburturik duzue France Interren argitara eman honako prentsa artikulu honetan: “Record de noyade” : le cri d’alarme des maîtres-nageurs (leiho berria)

Herri igerilekuaz gehiago jakiteko

Navigation de l’article