Herriak komunikatzeko duen manerari buruzko iritzi galdeketa bat eman du abian.
Herritartasunari eta parte hartze demokraziari buruz daraman politikaren barnean, udalak herritarrengana egiten dituen komunikazio jardueren eragina ebaluatu nahi luke. Komunikatzeko duen moldeak hendaiarren beharrei erantzuten ote die? Zuei da erratea lineako galdetegiari erantzunez irailaren 15 bitartean.
Egiten zaizkizuen 16 galderen artean, informazioa biltzen duzuen moduaz galdetzen zaizue, bai eta gara ditzagun nahiko zenituzketen gaietaz, informatzeko erabiltzen dituzuen erakundearen tresnetaz, hurbileko komunikazioa hobetzeko egin beharko liratekeenetaz…
Tresna digitala erabiltzerik ez duzuenei hautetsiak hurbilduko zaizkizue iraileko asteroko merkatuetara joanez. Gazte Informazio Bulegoak ere hartuko du jendea horretarako.
Galdeketaren emaitzak 2020ko urrian zehar azalduko ditugu.