Igerilariak ezinegonik ziren erabaki horren zain. Hiru hilabetez hetsirik izan ondoren, berriz ere zabalik izanen da, betiere COVID-19aren epidemia kontuan hartzen duten osasun neurrien pean, noski.
Eskualdearen Osasun Agentziak eta Kirol Ministerioak eman aginduetara egokitu eta antolakuntza zorrotza eman dute plantan udal zerbitzuek.
Osasun protokoloa
- Erabiltze aldi mugatuak
- Ur jardun anitzak (igeriketa, jolasak, kluba,…)
- Baitezpadako higiene keinuak
- Erabiltzaileak elkarrengandik bereiztea
- Bainu hartzaileen kopuru mugatua
- Egun osoan zehar programatu lokalen garbiketa eta desinfektatzea
Plantan emateko protokoloaz gain, udal zerbitzuek antolaketa osoa birpentsatu dute jarduera mota orori leku egiteko eta igerilekua erabiltzen duten klub anitzen beharrei erantzuteko.
Halatan, bada, Hendaiako igeriketa klubak (CNH), Corsaires klubak (kostaldeko sokorria), Surf Club delakoak, Agachon club (urpeko ehiza) izenekoak, URPEAN klubak (murgilketa), SNSM delakoak (itsas segurtasuna), SDIS 64 delakoak (Hendaiako suhiltzaileak), HKH eta Team Xuriak taldeek (triatloia) beren entrenamenduei ekiten ahalko diete berriz ere, 8etatik 11:30ra eta 19:00 orenetatik goiti, udan egin ohi den geldialdirik gabe. Horretarako, hitzarmen bat sinatu dute igerilekuaren erabilerarako eta indarrean diren arauak zorrozki betetzeko.
Gainerako jendeei, oren eta erdiko hiru tarte proposatzen zaizkie, 12etatik 18:30 bitartean, astelehenetik larunbatera.
Zein jarduera eta zein ordutegiak
- 12:00/13:30 eta 17:00/18:30 – igerilarientzat bakarrik. Bi aldi horietako bakoitzan 16 igerilari arte bil daitezke. 4 lerro erabili ahalko dituzte.
- 14:00/16:30 – Familientzat bakarrik. Aldi bakoitzean 20 igerilari arte bil daitezke igerileku librean, gehienez ordubete izan daitezkeelarik uretan.
Sartzeko ez da erreserba egin beharrik.
Kutxan ordaintzea
Egunero salduko dira 10 sartzedun txartelak eta banakako txartelak, baina soilik 14:00etatik 18:30 bitartean.
Tarifak lehengo berak dira:
- Helduen sarrera: 2,80€
- Haurren sarrera (16 urtez pekoak): 1,80€
- Helduen 10 sarrera (Hendaian/Biriatun/Pausun bizi badira): 21 €
- Helduen 10 sarrera (Hendaiatik kanpokoak): 25 €
- Haurren 10 sarrera (Hendaian/Biriatun/Pausun bizi badira): 12 €
- Haurren 10 sarrera (Hendaiatik kanpokoak): 18 €
Bete behar dituzuen osasun segurtasuneko arauak
- Igerilekuaren harreran ez pertsona bat baino gehiago aldi berean
- Aldaleku berezitua
- Ezin dira armairuak erabili
- Baitezpadakoa da xaboiarekin dutxatzea
- Ez da material pedagogikorik izanen kanpoan (ohola, ur hegalak, pull,..)
- Lerroetan, igerilarien artean 4 m behar dira utzi
- Dutxak ezin dira bainulekutik ateratzean erabili
Eta eskola sartzean?
Neurri horiek uda sasoirako hartu dira. Eskola sartzerako izena emateko presarik ez da. Jakitera emanen dizuegu irailerako harrera neurri berriak ezagun direnean.