Debeku agindua eskuratu
Debeku agindua telekarga (leiho berria)
Lohiako badia Euskal Erlaitzaren unitate geologiko eta ekologiko hauta da eta udal agindu batek hara joatea debekatzen du.
Abadia eremu osoa itsas hegiaren erakunde babeslearena da eta erakunde horren xedea itsas hegia babestu eta jendeei leku horietara urririk joateko aukera eskaintzea da.
Xendera segurtatuak eskaintzen ditu arrokazko ezpondez beteriko euskal kostaldearen ingurumenaren aberastasuna eta paisaiaren kalitatea ezagut ditzagun.
Ezpondaren eta itsasoaren elkartzearen ederragatik eta tokiko historia geologikoarengatik oso leku erakargarria da, baina ezponda ezegonkor izan eta arriskutsua da han ibiltzea (harriak maiz erortzen dira).
Hartara, debekatua da marearteko zonara eta Lohiako badiara joatea.