Zer berri udako bestetan?

Udako, hiria kolorez beteko da!

Hiriak bere udako programazioa aurkezten du eta denboraldi oparoa agintzen du. Ekitaldiak eta Bestak zerbitzuaren bitartez, Herriko Etxeak uztaila eta abuztua girotuko duten ekitaldi sorta bat proposatzen du, uztailaren 13an Musikolore jaialdi berriaren eta “ Hendaiak uda ospatzen du” jaialdiaren ostean hasiz.

JAIALDIEN PROGRAMAZIOA

  • Uztailak 13: Txipiroi besta
  • Uztailak 14: Su artifizialak
  • Uztailak 20 eta 21: Itsasoaren besta
  • Abuztuaren 9tik 11ra: Euskal Besta

Errepublikaren Plaza, uztailaren 6tik aurrera berriz erabilgarri izanen da, uda osoan zehar “Hiri-barneko ostegunak” ekimenak kontzertuak proposatuko ditu (uztailaren 11tik abuztuaren 29ra, Plazako kafetegi eta jatetxeen lankidetzan) eta ohiko merkatu guztiak (uztailaren 7tik aurrera, Turismo eta Merkataritza Bulegoak antolaturiko eskulan eta gastronomia merkatua -igandero, abuztuaren 25a arte- eta aire zabaleko merkatua uztailaren 10etik aurrera).

2024KO BERRIKUNTZAK

Itsasoaren Besta.

Ohizko familientzako animazioez eta itsas jarduerez gain, traineruen lasterketa bat eginen da Txingudiko badian.

Decathlon-ek, Hendaiako Portuko enpresa liderrak, bere munduko ikerketa zentroarekin, ekitaldi honekin bat egingo du. Material nautikoa konpontzeko tailerrak eta ekipamendu berriak diseinatzeko tailerren bisitak antolatuz.

Hiri Besta.

Larunbat goiza haurrentzat izanen da, haien lasterketa, jolas puzgarriak eta atelierrak Errepublika Plazan. Portuko karrikak lanbide zaharrei buruzko txotxongilo erakusketa bat hartuko du. Zeremonia bat antolatua izanen da, Hiri besta 2023 eta 2024koaren artean sortu haurrei pestetako zapi bat eskainia izanen zaie. Igandean, 17 janari postu egongo dira Ondarraitz kirol-zelaian, Xiberoots taldearen kontzertua 21:00etan izanen da eta ondotik dantzaldi bat (Arpège) eta su artifizialak 23:00etan.

Apar gauak.

Gazteria eta Numerikoa zerbitzuak, ezinbesteko hitzordu hauen aurretik, prebentzio operazioak proposatzen ditu 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, mendekotasunak, jazarpena, errepideko prebentzioa eta ahalmen urritasuna bezalako gaiak jorratuz. Hainbat elkarte (Judo Hendayais, Stade Hendayais errugbia, Handisport Pays Basque, Herri Kirolak Bai eta Hendaiako zentro nautikoa) iniziazio atelierretan parte hartuko dute. Hitzordu hauek uztailaren 18 eta 25ean, baita abuztuaren 1ean eta 8an ere izanen dira.

Informazio eta prebentzioari dagokionez, informazio puntu bat jarriko da udako hiru ekitaldi nagusietan. Bertan, identifikazio eskumuturrekoak, oroigarri zapiak edo afixak, Angela dispositiboari buruzko informazioa aurkituko duzue, kale-jazarpenaren aurka borrokatzeko…

SEGURTASUNARI ARRETA EMANEN ZAIO

Zirkulazioa.

Kaneta eta Portuko bidetik oinez ibiltzen direnen segurtasunaren babesteko, aurten, De Gaulle generalaren hiribidea igande goizean ere hetsia izanen da.

Elkarlanean.

Laurent Pellegrin-Aramendy, Animazioaren eta Besta Batzordearen hautetsi arduradunak erran duenez, besten segurtasuna eta goxotasunaren zaintzeko bai eta goizeko 4etan udal zerbitzuek karrikak lasaiki garbitzeko eta biharamun goizean hiria garbia izaiteko gisan, Polizia Nazionala, Udalzaintzaileak eta zaintza enpresak elkarlanean arituko dira.

Kotte Ecenarro, Auzapezak bururatu du erranez : Bestaren arrakasta, jokamolde eta jendetasun ezari zuzenki lotua dela. Gaur egun, gehiegikeriak hiri guzietan gerta daitezkela, baina anartean, gure bestak familiarrak eta gizatiarrak dirautela, gehitu du.

Uda gida osorik zuen saltegietan eta udal harrera-guneetan banatzen ari dira edo www.hendaye.fr webgunean.

Laster, online Itsasoaren eta Euskal bestaren egitarauak ukanen dituzue.

Navigation de l’article