Herriak uda sasoia ematen du abian eta egitarau osoa aurkezten du. Uda bete-beterik agertzen zaigu.
2020. urteaz geroztik, Herriak dinamika berria du bultzatzen animazioei dagozkienean, herri barneaz gain, herri osoa biziarazteko. Animazioen eta Besten Saila sortzeak, besta animazio berriak* antolatzeak eta Gaztelu aretoaren zaharberritzeak indar berria ekarri diote oldar horri zeinari gero eta gehiago lotzen baita hendaiar elkarteen zeregina Herriak antolatzen dituen bestak asmatzen, antolatzen eta haietan parte hartzen. Laurent Pelegrin-Aramendy, animazioaren ardura duen zinegotziak honela erran du: «garrantzitsua da tokiko elkarteei zabalik izan eta hitza ematea, herriari bizia ematen parte har dezaten. Gainera, elkarte horietako asko lotu dira urraspide horretara eta uda honetan aktiboki arituko dira parte hartzen».
Udako ekitaldi nagusiak koordinatzen dituen Animazio eta Besten Sailaren bestak uztailaren 13an abiatuko dira, Guitaralde festibalaren eta turismo bulegoaren Hendaiak Uda Ospatzen du ekitaldien ondoren, eta uztail-abuztu osoan kateatuko dira bata bestearen ondoan.
- Uztailaren 13an, txipiroi besta. 19:00etatik goiti, Mimosen etorbidean, hendaiar elkarteek (ZARPAI BANDA – STADE HENDAYAIS HAND BALL – AKELARRE – AVHU – IKASTOLA – CNH – URPEAN- ENDAIKA – ENDAIARRAK – STADE HENDAYAIS RUGBY – AMCB) prestatu txipiroiak saltsa orotan dastatzeko aukera. Musika animazioak: Zarpai Banda, Kaskarot Banda; dantzaldia Arpège eta Xistors taldeekin.
- Uztailaren 14an, Suziriak 23:30ean, Txingudi badian
- Uztailaren 22 eta 23an, ltsas besta. egitaraua ikus
Bai eta:
- Abuztuaren 11tik 13ra, Hiri besta. Egitaraua egin bidean.
- Ostegunetan herri barnean (Errepublika plazako kafetxe eta jatetxe jabeekin partzuergoan) abuztuaren 31 arte.
- Apar arratsak uztailaren 20 eta 27an eta abuztuaren 3 eta 10ean, 21:30etik goiti, Gaztelu Zahar frontoian, 18:00etatik goiti, 2024ko Jokoen Lurraldearen karietara Numerikoa eta Gazteria Zerbitzuak koordinatu kirol animazioekin.
2023KO BERRIAK
Suspertu eta indarberrituriko itsas besta. Familia animazio eta itsas jarduera anitz, ibilketa bat itsas etorbidean, sortzaileen azoka bat (itsasoaren gaiaz), euskal itsas ondareari buruzko erakusketa bat, kontzertuak… Horra zer ukanen dugun, itsasturu zaharren ohiko mezaz gain Santana elizan, goizeko 10:00etan eta gero itsasoaren bedeinkapena. Portua koloretan apaindurik ukanen dugu ere, CMHT elkarteak bere kide orori eskatu baitie beren ontziak banderaz jantz ditzaten. «Alba» deitu sardinen harrapatzeko ontzia ere bertan izanen da.
Hiri besta hobeturiko zerbitzuekin Hondarraitz estadioan: informazio eta harrera leku bat, non bestazaleek haurrentzako eskumuturrekoak jaso ahalko baitituzte, adibidez; jateko gehiago eta hobe antolatua izanen da ere (tokiko 9 foodtruck) bai eta animazio eskaintza handiagoa larunbatean (euskal dantzaldi tradizionala, haurren herrixka…). Azkenik, suzirien saioaren segurtasuna areagotu da. 3 urtez egin gabe izan ondoren, Herriak berriz argitaratu du bere ohiko udako egitaraua.
* «Gaztelu areto bestazale eta sortzailea» euskal besta ondarearen balioa azaltzeko
- urrian, Gau Beltza, Sorgin besta
- abenduan, Eguberrietako azoka urtezahar besten karietara
- apirilean, Ikus arteen hitzorduak artistak ospatzen ditu
- otsail-martxoan, Inauteria