2019ko martxoaren 24an (igandea), parte har ezazue Donejakueko bideetan iraganen den 16. Udaberriko Ibilaldian.
2 abiapuntu proposatzen zaizkizue:
– 9:15ean Biriatuko pilotalekutik
– 8:45ean, Donibane-Lohizuneko Donejakue karrikatik.
12:30ak aldera, ibiltari guztiak Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan elkartuko dira, giro adiskidetsuan jateko eta baso baten edateko.
Autobusak dohainik izanen dituzue 8:00etatik 9:00etara, Gaztelu Zahar pilotalekutik Biriatuko herri barnera.
- Xehetasun gehiago nahi izanez geroz, dei ezazue Turismo Bulegora, 05 59 20 00 34 telefonoan.
Ekitaldi adiskidetsu horrek xendak ezagutzeko edo berrezagutzeko aukera emanen dizue.
Jakin ezazue ibiltarien taldea harrapa daitekeela ere ibilbide osoan zehar eta krakada-puntu ezberdinetan.