Udaberri ibilaldian parte har ezazu 2020ko martxoaren 8an

Heldu den martxoaren 8an, igandearekin, 17. Udaberri Ibilaldia eginen da… Oinezko ibilaldia Donejakue bideak ezagutzeko edo berriz ibiltzeko.

Abiatzeak eta garraioa

2 abiatze proposatzen zaizkizue:

  • 9:15ean Biriatuko frontoitik – Gr10 – Larretxeko Borda – Erramuntegi – Laffitenborda – Teilatueta
  • 8:45ean Donibane Lohizuneko Donejakue karrikatik – Tour d’Auvergne – Sokorri kapera – Urruñako Herriko Etxea – Behobiko bide zaharra – Teilatueta

Garraioak urririk ukanen dituzue 8etatik 9etara, Gaztelu Zaharreko frontoitik Biriatuko herri barneraino.

Ibiltarien taldera ibilaldiaren zeinahi lekutan eta hornitze lekuetan lot zaitezkete.

Hendaiara heltzea

Ibiltari guztiak 12:30 aldera bilduko dira Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian, eta giro atseginean han zertxobait jan eta edanen elkarrekin.

Ibilbidea

Argibideak

Turismo bulegoa: Telefonoa +33 (0)5 59 20 00 34

Biriatuko Herriko Etxea: Telefonoa +33 (0)5 59 20 71 24

 

Navigation de l’article