2021eko urtarrilaren lehenaz geroztik baitezpadakoa da txirrinda berriak matrikulatzea.
Txirrinden lapurreten, ebatsirikoen gordetzearen edota legez kanpoko salmentaren aurka borrokatzeko, saltzaileek saltzen dituzten txirrinda berriei seinale bat ezartzen zaie 2021eko urtarrilaren lehenaz geroztik.
Betebehar hori LOM legeak ezarri zuen eta bigarren eskuko bizikletentzat ere hedatuko da heldu den uztailaren lehenetik goiti. Dekretu batek eta bi aginduk (2020-11-23ko 2020-1439 dekretua eta 2020-12-28 eta 29ko aginduak) zehaztu dute neurria, zeinaren arabera txirrindak markatu behar diren eta identifikatu bizikleten nazio mailako fitxategia (FNUCI) sortzen baita.
Baliabide horren gaineko informazio gehiago eta baimenduriko eragileen zerrenda eguneratua hemen: https://apic-asso.com/