Irailaren 13an, Jean-Michel Arruabarrena kirolaren ardura duen auzapezordeak, Kalixa Silanes eta Borja Olazabal Irun eta Hondarribi hirien ordezkariekin eta Iñigo Etxeberri Bidasoa Atletiko Taldearen ordezkariarekin, Mikel Calbete Hendaiako Urpean murgilaritza klubaren ordezkariarekin eta Pilar Fuertes Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren ordezkariarekin batera, 2022ko urriaren lehenean eginen den TXINGUDI KORRIKAren 23. edizioa aurkeztu dute.
Edizio honen berrikuntza zirkuituaren homologazioa da. Ibilbidea eta luzera 10 kilometrotan homologatu dira; halatan, parte hartzaileen emaitza guztiak ofizial izanen dira.
Hendaiatik 16:30ean abiatuko da, Laranjondoen karrikatik, Florida kaitik; Irungo hiri barnea zeharkatuko du eta Hondarribiko Hondartza atletismo pistan bururatuko da.
Txingudi Korrika Txikia
Txikienentzako lasterkaldia Gal estadioaren eraikin atxikian eta haren inguruetan eginen da. Izen ematea urririk da eta lineako Kirolprobak webgunean edota Bidasoa Atletiko Taldearen bulegoan egin liteke.
Izen emateak
Izena linean ematea hemen: www.kirolprobak.com irailaren 30eko 21:00 orenak arte.
Izena zuzenean egitea: Bidasoa Atletiko Taldearen bulegoan: Leandro Agirretxe plaza 1, 2. solairua, 8. bulegoa (Palmera Montero eraikina), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
Probaren egun berean izena ematea, Hendaiatiko ateraldian, idazkaritza gunean, proba hasi baino oren erdi lehenago arte.
2021eko irabazleak
Gizonezkoak: Unai Arroyo 30:51
Emakumezkoak: Sara Villasanta 35:41
1. hendaiarra: Damien San Martin 18ena, 34:38