Txingudi badia Frantzia eta Espainia arteko muga naturala da.
Badiaren sortzea
Txingudi badia Bidasoa eta itsasoa elkartzean sortu zen. Mareen arabera, jatorri desberdinetako urak nahasten dira eta etengabeko bilakaeran den ingurune bikaina sortzen da horrela: “ITSASADARRA”.
Hezegune hori intek eta hondartzek osatzen dute nagusiki eta gatzdun urak bainatzen du, funtsezko egitekoa du landare eta abere espezie anitzen bizi zikloan. Habitaten mosaiko hori abantailazko elikagunea zaie hegazti espezie anitzi: mokozabalak, hegaberak, koartzak, koartzatxoak… sasoien arabera elkartzen dira itsas zizareak eta oskoldunak jateko.
Hegaztien uhartea naturagune «arrunt» horietako bat da Hendaiarentzat tokiko joiatxo bat dena eta hala ezagutua dena hala nazio mailan (gune zerrendatua) nola Europa mailan (Natura 2000 sarea, Erkidegoarentzako Garrantzidun Gunea).
Babesa
Toki mailan, berriz, uhartea soseguan atxikitzeko, badira ihizi erresalbu eta basa abereen babeserako gunearen eremua azaltzen duten taulak; ibiltariei eta abere lagunei ingurune andeakor horretara sartzeko debekua ere azaltzen dute (2014157-0011 prefetaren agindua).
Udal zerbitzuek, erregularki, betiere kontuan hartuz hegaztien ugalketa eta migratze garaiak, itsasoak ekarri hondakinak biltzera sartuko dira uhartera (120 kg baino gehiago bildu ziren 2019an).
Nork bakoitzak bere ahalegintxoa eginez lortuko dugu Hendaiak etorkizuneko belaunaldiei leku bikain hori, “hegaztien uhartea” utz diezaien.
Prefetaren 2014ko ekainaren 6ko 2014157-0011 zenbakidun aginduan honako hau zehaztu da:
Txingudi badian, Hendaian, ezin dira Beltzeneko intetan eta Hegaztien Uhartean sartu abere lagunak, ibilgailuak ez eta oinezkoak ere (salbu segurtasunaren arduradunak, begiraleak, zaintzaileak eta ingurunearen aztertzaileak); debekaturiko zona honela zedarriturik da:
- Ekialde-hegoaldean: “Badiaren bidea” deitu oinezkoen bidea
- Iparraldean: Arrosa-landareen karrikatik Hondarribiko elizaren ezkila dorrera doan lerroa
- Mendebaldean: Eukaliptoen karrikatik Kanetako uretaratze arrapalara doan lerroa
- Hemen ondoko irudia ikus
- Agindua ikus (leiho berria (pdf - 567,63 KB - nouvelle fenêtre))