TXIK TXAK agentzia mugigarri bat zuengana dator

TXIK TXAK garraio zerbitzuak bere agentzia mugigarria eman du, egun, abian. Mugikortasuna inoiz baino helgarriagoa zaigu orain.

Berri-berria da! TXIK TXAK, lurraldeko mugikortasunaren funtsezko eragileak bere agentzia mugigarria eman du abian: biztanleengana hurbiltzeko antolaturiko ibilgailua da. Proiektu berritzaile hori goiz honetan eman dute abian Gaztelu Zahar frontoian, eta etapa garrantzitsua da hurbileko zerbitzuen bilakaeran.

Agentzia mugigarri hori erabiltzaileen urraspideak erraztu eta nork bere kasa zerbitzu anitz zuzenean eskura dezan asmaturiko tresna da. Hona herritarrek egiten ahalko dutena ibilgailu horretan:

  • Nor bakoitzari egokitu aholkuak jaso. Han diren langileek nork bakoitzak mugikortasunari dagokionean dituen beharrei egokituriko aholkuak emanen dituzte.
  • Txartela sortu edo berritzea. Urraspide erraz eta laster egina, txartelarekin orduantxe alde egiteko aukerarekin.
  • Garraio txartelak erosi edo abonamendua hartzea eta eskaintza onenak, beharrei doi-doi egokituak, ezagutzea.

Chantal Kehrig, Mugikortasun Berrien ardura duen lehen auzapezorde eta Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariordeak honela erran du: «agentzia fisikorik ez den lekuan TXIK TXAK izateak onura berria dakar. Erabiltzaileek ikusiko dute zenbateraino aldatu zen zerbitzua. TXIK TXAK langileak izanen dira jendeei eguneroko lekualdaketetan lagun diezaieketen solaskide onenak. Hurbil izateari lehentasuna ematen dion erabiltzaileentzako zerbitzu molde berria da hori».

Berrasmaturiko mugikortasuna

Eskaintza berri hau berrikuntza eta helgarritasun urraspide bat da, hemendik zenbait astetara TXIK TXAK zerbitzu berria abian eman aitzin, heldu den urtarrilaren 6an emanen baita abian. Aldaketa honek berrikuntza handi bat dakar: abonamenduan TER eskualde trenak ere sartzen ahalko dira.

Ordutegi berriak abenduaren lehenetik izanen dira eskuragarri hemen: txiktxak.fr

Lehen topaketa honetara etortzerik ukan ez dutenentzat, agentzia mugigarria abenduaren 18an etorriko da berriz ere, asteazkeneko merkatuaren karietara. Beste TXIK TXAK hitzordu izanen dira 2025eko urte osoan zehar, hala tokiko merkatuetan nola Herriak antolaturiko ekitaldi publiko handien karietara.

Ekintza honen bidez, TXIK TXAK tokiko mugikortasunaren eragile nagusi gisa gero eta ezagunagoa da, eta haren zerbitzuak erabiltzaileengandik gero eta hurbilago dira.

Navigation de l’article