Gobernuak urte hastapenean hasi zuen txertaketa kanpaina urtarrilaren 21ean hasi zen gure zahar etxean eta egun hauetan bururatu da Pfizer txertoaren bigarren xiringatzearekin.
Txertatzaileen taldeari laguntzeko GEUZaren langile diren bi erizain eta bi erizain liberal aritu dira; horrekin guztiarekin, oso baldintza onetan joan da kanpaina, mediku koordinatzailearen eta zahar etxearen osasun arduradunaren gidaritzapean. Egoiliarren % 90,5 eta langileen % 43 txertaturik dira jadanik.
Egungo epidemia egoera honetan, txertoak ez du zahar etxearen antolamenduan berehalakoan aldaketarik ekarriko eta babes keinuak atxiki beharko dira oraindik. Heldu diren asteotan emanen diren Eskualdearen Osasun Agentziaren aholkuen beha eta pandemiaren bilakaerari adi izan beharko dugu. Zuhurtziaz jokatu behar da, beraz, zahar etxeko gure adinekoen artean kasurik eman ez bada ere.