Aurten, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak hilean kirol erronka bana proposatuko die hendaiarrei kirol eta erronka zaleen Strava aplikazioaren bitartez. Aplikazio horri esker, erabiltzaileak atxiki ditzake, GPS bidez, aire zabalean egin dituen kirol jardun guztien nondik norakoa.
Hendaia “Jokoen Lurra 2024”.
Hendaia hiri kirolari eta bizia da, ofizialki «Jokoen Lur 2024» labelduna. Herriak, engaiamendu horren bitartez, talde dinamika bat bultzatu nahi du eta herritar guztiek Jokoen zirrarak bizi ditzatela. Datozen 4 urteotan, herria Jokoen erritmora biziko da eta ekimen anitz du proposatuko. Iaz Olinpiar astea eskoletan antolatu ondoren eta gure bolondresak «Urrezko bolondresa» ekimenarekin ezagutzera eman ondoren, orain proposatzen duen hurrengo ekimena «Run Strava Txapelketa» da.
Hilean txapelketa bana
Hil hastapen bakoitzean, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak zati bat aurkeztuko du. Korrikalariek hilaren hondarra arte ukanen dute erronka altxatzeko. Egiten den zati bakoitzak puntu bat ekarriko dio korrikalariari eta urte amaieran horren araberako sailkapena eginen da. Lehen hiru emazteek eta lehen hiru gizonek saria ukanen dute.
Nola parte hartu? Ezin errazago da; aski duzu sakelako telefonorako “Strava” aplikazioa telekargatzea, hileko zatia ikusi eta aplikazioan jardun bat abian eman… eta gogor ekin!
Hendaia Run Strava Txapelketaren lehen zatia
Ibilbidea Strava aplikazioan atzeman liteke, honako izenarekin: #1 HendayeRunStravaChallenge
Sailkapena sartzeko, aski duzu jardunari beste izena ematea, honako hau idatziz: ” HendayeRunStravaChallenge ”
Kirol oinetakoak jantz eta urtea erritmoan has ezazu!