Téléthon Hendaia Indarra Zuekin kausa sostenga ezazu

Aurten, osasun krisiak hankaz gora jarri du Téléthon Hendaia Indarra Zuekin delakoaren antolakuntza. Hala eta guztiz ere, Hendaian urtero mobilizatzen den taldeak ikerketa aitzin joan dadin egiten den hitzordu hori atxiki eta sostengatu nahi ukan du. Halatan, bada, osasun arauak betetzeko egokitu egitarau batekin atxiki dute.

Nola mobilizatu?

Abenduaren 5ean, larunbatarekin

  • Egun osoan zehar: musukoen salmenta
  • 9:00etatik 18:00etara: Caddython – 19:00etan: Zozketa «Eguberri orgatxoa» Intermarché saltegiaren aitzinean; antolatzailea: Lion’s club Hendaye Bidassoa

Egun horretan, babes neurriak bete itzazue. Maskara jantzi behar da.

Aste osoan zehar, emaitza egin ezazu

Eltze-itsu bat linean

soutenir.afm-telethon.fr/telethon-hendaia-indarra-zuekin

Kutxa bat Herriko Etxean

Kutxa bat duzu Herriko Etxearen harlekuan zabal orduetan.

Marie-k lekukoa beste norbaiten esku utzi du

Kausa horren antolaketan 12 urtez aritu ondoren, Marie Ceza-k lekukoa Claudie Roman-i pasa dio; bigarren hau izanen da engoitik Téléthon-aren koordinatzaile ofiziala. “Gure esker ona bere denbora eta bere energia ematen duten guztiei! Zatozte eta emazue Téléthon 2020rako. Milesker orori!” diote biek batera.

Beste zenbait animazio emanen dira plantan 2021ean zehar, desafioarekin jarraitzeko, osasun krisia hobetu ahala.

Arte horretan, anitz nahi zaituztegu aste honetan kausa honen sostengatzen eta tokiko eragileei ikerketa diruztatzeko dirua biltzeko aukera ematen, hala nola eginen duen Sainte Germaine ama eskolak, adibidez, aste osoan zehar “ludosport” ibilbideak antolatzen baititu.

Navigation de l’article