Hendaiarrak eskuzabal agertu zaizkigu 2019ko aldi honetan, emaitzak anitz emendatu baitira aitzineko urteetatik hona.
Hendaiako AFM Téléthon elkartearen lanak eskertzen ditugu egin duen antolaketarengatik, bai eta elkarte anitzen engaiamendua ere: Gurutze Gorria, Lion’s club, Art is Folies, Club pleine forme, Carioca, Zumbra, Muxiko elkartea, Kantu, Denak lagun, Gospel etan, le petit théâtre de chechenia, Club maritime Hendaye txingudi, Amicale laïque, AUHP, bai eta partaideak ere: suhiltzaileak eta suhiltzaile gazteak (igandeko bazkariaren zerbitzari aritu zirelarik), Turismo eta Merkataritza Bulegoa, Bixintxo eskola, Hendaiako Herriko Etxea, Intermarché, Lidl, Carrefour market eta sari multzoak eman zituzten hendaiar eta inguruko merkatariak.
Bildu den diru kopuruaz gain, abenduaren 14an, larunbatarekin, Bixintxo elizan 20:30ean emanen den Gospel Young Sisters kontzertuan bildu emaitzak gaineratuko dira. Kontzerturako sartzea: 12 €