G7 / G7ren aurkakoa: berriak

Hendaian, abuztuaren 30an

KALTEORDAINAK MINISTEROAREKIKO BILKURAREN GAI ZERRENDAN

Barne ministroak G7a Biarritzen bururatu eta egin adierazpenen harira, gobernuak Agnès Pannier-Runacher, Ekonomia eta Finantzen Estatu idazkariari agindu zion abuztuaren 29 honetan bil zedin, Biarritzeko herriko etxean, G7ak ekonomian ukan dituen eraginekin lotura duten hautetsiekin.

Kotte Ecenarro auzapeza eta Frédéric Tranché, Merkataritza eta Turismo auzapezordea mintzatu zaizkie gobernuaren ordezkariei G7aren eta kontraG7aren eraginak kontuan har ditzaten eskatzeko.

Ministro andreak ez du formalki engaiamendurik hartu, jokoan diren diru kopuruak argiago ikustearen zain.

Ekonomia eragileekin egin bigarren bilkuran, lehendik jadanik izanak ziren hautetsiak izan dira eta eskarien zerrenda egin da. Hendaia Turismo eta Merkataritza eta merkatarien elkartearen lehendakariak ziren herriaren ordezkariak. Urriaren 15a seinalatu da Estatuak kalteordainetarako ikusiak dituen bideak zehazki ezagutzeko.

Hendaian, abuztuaren 29an

Herriak bilana egin du: kontuan hartzekoa

Abuztuaren 19tik 26ra, Hendaiako Herria G7-KontraG7aren erritmoan bizitu da

Kotte Ecenarro auzapeza eta Herri Biltzarra pozik dira Hendaian eta Irunen egin den G7a pasatu den moduarekin. Arrakasta hori Herriaren, Estatu zerbitzuen eta antolatzaileen arteko elkarlanaren emaitza da.

Elkarrizketa, elkar aditzea, koordinazioa nagusitu dira azken asteotan, aurreikusten ziren zailtasunak errazteko, eragile guztiekin eta herriaren partzuerrekin, hala nola Mugikortasunen Sindikatuarekin, SNCF konpainiarekin bai eta Etxeko Hondakinen eta Antzekoen Tratamendurako Sindikatu Mistoarekin.

Bestalde, herriak ekainaz geroztik betetzen saiatu zen interfaze eta «bakegile» zereginak konfiantzazko harremana erakutsi du G7 Ez plataformaren tokiko antolatzaileekin; harreman horri esker mugatu da astean gertatu ziren gorabehera gutxien eragina.

Herriak, zeinari kontra-G7 hori Estatuak nahitaez ezarri baitzion, altermondialistak lagundu behar zituen guztia baldintza onenetan gerta zedin. Hala egin dugu.

Herriko Etxeak antolatzaileak eta parte hartzaileak agurkatu nahi ditu, alde batetik, kontra-G7 eraikitzaile eta baketsuaren irudia eman dutelako, eta beste aldetik, segurtasun indarrak ere, diskrezioz engaiatu direlako eta arrazoiz begiratu, bai eta sokorri zerbitzuak, eman duten laguntza baliosarengatik. Herritarrak eta merkatariak ere eskertu nahi lituzke, G7 honek ekarri dituen oztopoetara egokitzeagatik, eta, azkenik, herriaren langile oro, azken asteotan, beren ohiko zereginez gain, egin duten lan guztiarengatik.

Hendaia, harrera lurra

Han-hemen gorabehera bat edo beste izan bada ere, abuztuaren 24ko manifestazioa, une nagusia zena, bakean eta elkartasunean igaro zen, guztiok nahi bezala. Manifestazioa 14 orenetan bururatu zen, batere borrokarik gabe. Parte hartzaileek abuztuaren 26ko asteartean alde egin zuten arte, herria, une oro, tentsiorik gerta ez zedin eta sorturikoak lasaitzen saiatu da, batez ere bizilekua zuten aldean eta haren inguruetan, lehentasuna hendaiarren egunerokoa baitzitzaigun.

Egun, pozbide zaigu Hendaia herri begitartetsu gisa agertzea eta Euskal Herria munduaren aitzinean eredugarri azaltzea. Lehen aldia da kontraG7 bat bake giroan egin dena.

Hendaiarren jarrera eredugarri izan da. Gailurraren edo gailurraren aurkakoaren ideiak partekatu nola ez, hendaiarrek, euskal ohiturei jarraikiz, akasgabeko jokamoldea erakutsi dute. Ez da gehiegikeriari izan, ez eta gehiegizko arrapostua biztanleen aldetik, azken egunotan nahigabe anitz jasan badute ere.

Herriak ekonomikoki joa

Kotte Ecenarro auzapezak jakinarazi zuen, kontragailurraren antolaketaren berri ukan zuen une berean, «ez zela garai batere egokia, turismo eskualdea baita eta, gainera mugazgaindiko mugimendu anitz baita Espainiarekin, G7 baterako inoiz ikusi gabeko egoera, alegia».

Herriak espero du Frantziar Estatuak bere gain hartuko duela lurraldeko ekonomian gertatu diren ondorioetan duen erantzukizuna. Saltegi eta enpresa anitzek ukan dituzte galerak beren negozio kopuruan. Kotte Ecenarro lehen zinegotziak euskal kostalde osorako kalteordainen plan bat eskatzen du, Estatuak zehaztuko dituen moldeetan.


Hendaian, abuztuaren 29an

Herriak bilana egin du: kontuan hartzekoa

Abuztuaren 19tik 26ra, Hendaiako Herria G7-KontraG7aren erritmoan bizitu da

Kotte Ecenarro auzapeza eta Herri Biltzarra pozik dira Hendaian eta Irunen egin den G7a pasatu den moduarekin. Arrakasta hori Herriaren, Estatu zerbitzuen eta antolatzaileen arteko elkarlanaren emaitza da.

Elkarrizketa, elkar aditzea, koordinazioa nagusitu dira azken asteotan, aurreikusten ziren zailtasunak errazteko, eragile guztiekin eta herriaren partzuerrekin, hala nola Mugikortasunen Sindikatuarekin, SNCF konpainiarekin bai eta Etxeko Hondakinen eta Antzekoen Tratamendurako Sindikatu Mistoarekin.

Bestalde, herriak ekainaz geroztik betetzen saiatu zen interfaze eta «bakegile» zereginak konfiantzazko harremana erakutsi du G7 Ez plataformaren tokiko antolatzaileekin; harreman horri esker mugatu da astean gertatu ziren gorabehera gutxien eragina.

Herriak, zeinari kontra-G7 hori Estatuak nahitaez ezarri baitzion, altermondialistak lagundu behar zituen guztia baldintza onenetan gerta zedin. Hala egin dugu.

Herriko Etxeak antolatzaileak eta parte hartzaileak agurkatu nahi ditu, alde batetik, kontra-G7 eraikitzaile eta baketsuaren irudia eman dutelako, eta beste aldetik, segurtasun indarrak ere, diskrezioz engaiatu direlako eta arrazoiz begiratu, bai eta sokorri zerbitzuak, eman duten laguntza baliosarengatik. Herritarrak eta merkatariak ere eskertu nahi lituzke, G7 honek ekarri dituen oztopoetara egokitzeagatik, eta, azkenik, herriaren langile oro, azken asteotan, beren ohiko zereginez gain, egin duten lan guztiarengatik.

Hendaia, harrera lurra

Han-hemen gorabehera bat edo beste izan bada ere, abuztuaren 24ko manifestazioa, une nagusia zena, bakean eta elkartasunean igaro zen, guztiok nahi bezala. Manifestazioa 14 orenetan bururatu zen, batere borrokarik gabe. Parte hartzaileek abuztuaren 26ko asteartean alde egin zuten arte, herria, une oro, tentsiorik gerta ez zedin eta sorturikoak lasaitzen saiatu da, batez ere bizilekua zuten aldean eta haren inguruetan, lehentasuna hendaiarren egunerokoa baitzitzaigun.

Egun, pozbide zaigu Hendaia herri begitartetsu gisa agertzea eta Euskal Herria munduaren aitzinean eredugarri azaltzea. Lehen aldia da kontraG7 bat bake giroan egin dena.

Hendaiarren jarrera eredugarri izan da. Gailurraren edo gailurraren aurkakoaren ideiak partekatu nola ez, hendaiarrek, euskal ohiturei jarraikiz, akasgabeko jokamoldea erakutsi dute. Ez da gehiegikeriari izan, ez eta gehiegizko arrapostua biztanleen aldetik, azken egunotan nahigabe anitz jasan badute ere.

Herriak ekonomikoki joa

Kotte Ecenarro auzapezak jakinarazi zuen, kontragailurraren antolaketaren berri ukan zuen une berean, «ez zela garai batere egokia, turismo eskualdea baita eta, gainera mugazgaindiko mugimendu anitz baita Espainiarekin, G7 baterako inoiz ikusi gabeko egoera, alegia».

Herriak espero du Frantziar Estatuak bere gain hartuko duela lurraldeko ekonomian gertatu diren ondorioetan duen erantzukizuna. Saltegi eta enpresa anitzek ukan dituzte galerak beren negozio kopuruan. Kotte Ecenarro lehen zinegotziak euskal kostalde osorako kalteordainen plan bat eskatzen du, Estatuak zehaztuko dituen moldeetan.


Hendaian, abuztuaren 19an

Abuztuaren 19ko 18:45etako telebistako berrietako bideoa ikusi (leiho berria)

A63 AUTOBIDEAN ZIRKULATZEA

Trafikoaren unean uneko informazioa Vinci Autoroutes konpainiaren webgunean ikus ezazu.
Espainiatik Frantziarako norabideko Biriatuko autobide aterabidea da hetsirik den bakarra. Frantziatik Espainarako norabideko Hendaiarako 1 eta 2 aterabideak zabalik dira.
Espainiatik Frantziarako Biriatuko aterabideko heste agindua ikus ezazu (pdf - 480,95 KB - nouvelle fenêtre)

Hendaian, abuztuaren 19an

ABES EREMUAN: ZURE NORTASUN AGIRIAK ETA BEHAR DITUZUN FROGAGIRIAK HAR ITZAZU

Polizia Nazionalaren aginduak jakinarazi zaizkio Hendaiako Herriko Etxeari Estatuaren zerbitzuek ezarri duten babes eremuan bizi edota lan egiten dutenentzat.

Izan ere, eremu horretan abuztuaren 26 arte aurreikusiak diren zirkulatzeko (oinezko nola ibilgailuentzat) eta aparkatzeko mugek (eremua hemen beherean ikus) Polizia Nazionalak egin kontrolak ekarriko dituzte.

Auzoan bizi bazara, argazkidun nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu, bai eta bizilekuaren 3 hilabete gabeko frogagiria.

Auzoan lan egiten baduzu, argazkidun nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu eta enplegatzailearen 3 hilabete gabeko agiri bat.

Auzoan aldi baterako bizitokia alokatzen baduzu, argazkidun nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu eta ostatalekuaren alokairu kontratua, ostatu emaile den jabearen izena dakarrelarik (horren egiaztatzeko dei lekioke).

BABES EREMUA

• Santiago biribilgunea
• Pausuko errepidearen eta De gaulle hiribidearen arteko bidegurutzea
• Joliot Curie karrikaren eta Deportatuen karrikaren arteko bidegurutzea
• Doléac karrikaren eta Ama Eskolaren karrikaren arteko bidegurutzea
• Santiago karrikaren eta Doléac karrikaren arteko bidegurutzea

Hendaian, abuztuaren 16an 

ABUZTUAREN 16KO INFORMAZIO BILKURA

Informazio bilkura publiko bat antolatu zen Hendaiako Herriko Etxean, abuztuaren 16an, ostiralarekin. Hona hemen aurreikusi azken neurriak (pdf - 988,07 KB - nouvelle fenêtre) batez ere parte hartzaileak bizilekutik animazioak diren lekuetara joateari buruz eta abuztuaren 24ko manifestazioari buruz direnak, bai eta Estatuak G7 bilkuraren karietara ezarri dituen neurri berezien plantan emateari buruzkoak, bereziki babes eremuaren ezartzea.

2019ko abuztuaren 17tik 26ra babes eremua ezartzen duen agindua (pdf - 682,91 KB - nouvelle fenêtre)
2019 (pdf - 1,53 MB - nouvelle fenêtre)ko abuztuaren 18tik 27ra zirkulatzeko eta aparkatzeko muga bereziak ezartzen dituen agindua

Bestelako aldaketak eta mugak ezar litezke eta Estatuak Hendaiako Herriko Etxeari horren berri eman ahala jakinaraziko dizkizuegu.

Hendaian, abuztuaren 23an

G7aren aurkakoaren antolaketa: egun dakiguna

G7aren aurkakoaren iraupena: abuztuaren 19tik 26ra

  • Abuztuaren 19 eta 20an, harrera kanpalekua kokatuko da eta leku bakoitzeko animazioak prestatuko dira.
  • Abuztuaren 21, 22 eta 23an, mintzaldiak, lantegiak, proiekzioak eta eztabaidak izanen dira.
  • Abuztuaren 24an, manifestazio baketsua eginen da Hendaia eta Irun artean.
  • Abuztuaren 25ean, elkarretaratze baketsuak eginen dira Angelu-Baiona-Biarritzen (Hendaian ez da halakorik eginen).
  • Abuztuaren 26an, bizilekua uzten hasiko dira.

Ostatalekua-bizilekua

Kanpalekua Urruñako Bordaberri alorrean kokatuko da. Aparkatu, Urruña aldeko erlaitz inguruetan aparkatuko da.

Animazioetarako lekuak

Lau gune baieztatu dira. Kaneta (aterpe bat), Jean Jaurès ikastetxea eta Variétés zinema Hendaian eta Ficobako mintzaldi aretoak Irunen.

Kanetako animazioak 9:30etik 19:00-19:30 arte eginen dira, bai eta 22:00etan abuztuaren 22an, ostegunarekin. Kanetako aparkalekua abuztuaren 18aren arratsetik abuztuaren 26ra arte hetsiko da. Oinezkoen bidetik joan litezke parte hartzaileak Ficobako mintzaldi aretoetara
(Animazioak antolatuko diren tokien mapa ikusi (leiho berria (pdf - 642,55 KB - nouvelle fenêtre)).

Abuztuaren 24ko manifestazioa 

Ibilbidea Laranjondoen aldetik abiatuko da (Florako biribilgunetik hurbil), gero Jean Moulin biribilgunera, De Gaulle jeneralaren hiribidera eta Ficobako zabaltzaraino joanen da. Abiatzea 11etan izanen da eta 14etan bururatuko da. Egun horretan, zirkulatzeko trabak izanen dira, manifestazioa bitartean, Txingudi badiako hiribidean, De gaulle jeneralaren hiribidean eta nazioarteko zubian. Mugetako polizia etxearen inguruetan zirkulazio desbideraketak eginen dira eta aparkatzeko murrizketak ere ezarriko dira (prefetaren horretarako agindua idazte bidean da).

Jende lerroak aitzin egin eta lekuak hustutzen diren heinean zirkulazioa berriz libre utziko da.
(Abuztuaren 24ko manifestazioaren mapa ikusi (leiho berria).

Aparkatzea eta zirkulatzea.

Hondartza aldera eta hiri barnera beti izanen da joatea. Talde garraioak erabil bitez gomendatzen da, hiria ez autoz betetzeko. Bi aparkaleku izanen dira Urruñako kanpalekuaren inguruan eta beste aparkaleku bat Intzura aldean.

  • ABUZTUAREN 19TIK 24RA, BIZILEKUTIK ABIATUZ. Oinez eta talde garraioz mugituko dira parte hartzaileak. Autobusen abiapuntura joateko, parte hartzaileek kanpalekutik Hormategiko karrikako tuneleraino joan beharko dute, Antziolako bidean barna. Bide hori inguruetan bizi direnetzat, inguru horietako kanpalekuetan direnentzat eta zerbitzu publikoko ibilgailuentzat (Etxe hondakinak, segurtasun zerbitzuak…) izanen da soilik.
  • Hormategiko karrikan, zirkulazioa libre izanen da. Adi izan zaitezten gomendatzen dizuegu, halere, mugikortasunen sindikatuak plantan emanen duen autobus zerbitzuak bide horren eta RD 658 errepidearen arteko bidegurutzean hartuko eta utziko baititu jendeak. Autobusak Teilatuetaraino joanen dira eta hortik Irun-Ficobara, RD 810 errepidean eta Pausuko errepidean barna. Bidaiariak Ficoban utziko ditu.
  • (Bizilekutik abiatzeko mapa ikusi (leiho berria (pdf - 564,26 KB - nouvelle fenêtre)).

Mugatze neurriak G7a Biarritzen antolatzen dela eta.

 Biarritz, Baiona, Getaria, Bokale eta Hendaia-Hondarraitzeko geltokiak hetsiko dira publikoarentzat 2019ko abuztuaren 23 ostiraletik abuztuaren 26 astelehenaren 16 orenak bitarte. Han ez dira, beraz, ez trenak ez eta autobusak geldituko. Donibane Lohizuneko eta Hendaiako geltokiak zabalik izanen dira.

  • Errepideetako geltokiak: bidaia luzetako bidaiari garraioko nazioarteko autobusak ez dira, abuztuaren 23tik 26ra bitartean, Baionan, Biarritzen eta Hendaian geldituko. Donibane Lohizunen hartu eta utziko dituzte jendeak, baina geldilekua Ziburun izanen da, itsas lizeoan.

A63 autobidean zirkula dezazuen gomendatzen dizuegu; autobidea urririk izanen da 4. jalgiaren (Biarritz-la Négresse) eta 6. jalgiaren (Baiona Iparraldea) artean, abuztuaren 24tik 26ra bitarte. Abuztuaren 26an, 19 tonatik gorako kamioiek ezinen dute goizeko 11etatik arratseko zazpiak arte ibili. Departamentu errepideak ez ditzazuen har gomendatzen dizuegu.

Eskualdeko TOPO trena Irunen gelditu eta ez da Hendaiara etorriko abuztuaren 18tik 26ra bitartean.

Mugak ez dira hetsiko. Aldiz, kontrol zorrotzagoak izanen dira mugetan, ordena publikoan ez dadin nahasmendurik gerta.

Informazioak emateko bilkura publiko bat eginen da Hendaiako herriko etxean, abuztuaren 16an, ostiralarekin, 17etatik 18:30era, aurreikusten denaren gaineko azken berriak emateko.

Abuztuaren 9ko 20:00etako telebistako berrietako bideoa ikusi (leiho berria)

Hendaian, uztailaren 23an

BAIONAKO SUPREFETAK MERKATARIEN, ENPRESARIEN ETA ESKULANGILEEN KEZKAK ADITU DITU

Biltzar aretoa bete-beterik zen iragan uztailaren 22ko astelehenean Baionako suprefetari G7ren goi bilkuraren aurkakoaren antolakuntzaz galdetzeko.

Galderek abuztuaren 24ko manifestazioa aipatu dute, bai eta segurtasuna, kalteordainak, biztanleen eta langileen mugikortasuna eta ordena zerbitzuen hedapena. Suprefet jaunak horiei guztiei erantzun die eta abuztuan, elementu gehiago dituenean, berriz etortzera engaiatu da.

80 elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma bat ari da elkarretaratze hori prestatzen bide baketsuz adierazteko bestelako iritzi eta ideiak.

AIPATU DIREN GAIAK ETA BALIABIDEAK

Jantoki eta ostatalekua Erlaitzeko bidean da kokaturik, Urruñan (Nestlé).

G7aren aurkako jardunak abuztuaren 21, 22 eta 23an izanen dira, 10etatik 19etara bitartean. Suprefet jaunak behin eta berriz aipatu du antolatzaileek goi bilkuraren aurkako elkarretaratzearen irudi ona eman nahi dutela. Abuztuaren 19an hasiko dira kokatzen. Data horretan, segurtasun baliabide bat hedatuko da kanpo aldean. Antolakuntzaren une honetan, guztia egiten ari dira elkarretaratzea lasaiki eta kontrolpean gerta dadin.

Animazio guneak Hendaian eta Irunen kokatuko dira. Ficoban solasaldiak eta mahai inguruak proposatuko dira. Kanetan aterpe bat ezarriko da ere. Zinemagela edo Jean Jaurès eskola ere utz dakieke, betiere sinaturik diren hitzarmenen barnean.

Garraioak/Mugikortasuna. Antolatzaileek ez dituzte zirkulatzeko zailtasunak areagotu nahi. Talde garraioei emanen zaie lehentasuna. Parte hartuko dutenen ibilgailuetarako aparkalekuak bilatzen ari dira. Gero, talde garraioan mugituko dira inguruetan. Mugikortasunen sindikatua proposamenak aztertzen ari da. G-7aren aurkakoentzako talde garraioak hormategiko karrikatik abiatuko dira. Hortik, RD 810 errepidea hartuko dute eta Ficobaraino edo Hendaiaren hiri barneraino eramanen.

Mugitzeko askatasuna izanen da. A63 autobidean zirkula dadin bultzatuko da eta horretarako urririk izanen da Baiona eta Biarritz artean. Abuztuaren 26an, 19 tonatik gorako kamioiei zirkulatzeko debekua ezarriko zaie 11etatik 19etara. Departamentu mailako errepideak ez erabiltzea gomendatzen da.

Saltegien jarduna.Hiri osoak ukanen du babes berdina. Ez dago zertan saltegiak hetsi. Egun, ez dugu arriskurik ikusten. Nolanahi ere den, enpresaburu bakoitzari dagokio bere segurtasun neurri bereak hartzea. Gehiegikeriak gertatuz gero, asurantza konpainiek Estatuaren aurka jo dezakete ez badu ordena publikoa mantendu. Suprefet jaunak ekitaldi horren eraginari loturiko ordain baliabideak aurkeztu ditu (zuzenbide komunekoak eta G-7ren aurkakorako bereziak).

Abuztuaren 24ko manifestazioa. Hendaian izanen da, abuztuaren 24an, larunbatarekin, 11etatik 13etara. Legalki eginen da, beraz. Oraindik eztabaidetan gara ibilbidea bururatzeko. Helburua: zirkulazioari ahal den kalte txikiena egitea eta ordena publikoa bermatzea. Zirkulazio bideak hetsirik izanen dira manifestazioak iraunen dituen bi oren horietan. Trabak izan litezke ere, baina oraindik ez da segur, 9etatik 15etara bitartean.

Kotte ECENARRO auzapezak bilkuraren hastapenean gogora ekarri zuen Biarritzen antolatzen den G7 ekitaldia Estatuaren eta hiriko auzapezaren artean adostu zutela baina Hendaiaren kasua Estatuaren nahia izan dela eta Estatuak herriari ezarri egin diola. Nolanahi ere den, lehen hautetsiak honela erranez bukatu du «ez litzateke elkarretaratzeari kontra egitea baino okerragorik».

 

ETA GERO?

Beste bilkura bat eginen da goi bilkuraren aurkako elkarretaratzearen antolatzaileekin, uztailaren 29an, herriko etxean, 19:30ean.

Suprefet jauna manifestazioaren ibilbidea eta azken baliabidea aurkezteko abuztuan berriz etorri bitartean, herriko etxean antolatu diren lantaldeak bere bileretan ari dira ere, ekitaldia ahal bezain ongi ulertzeko.

 

Hendaian uztailaren 11n 

Herri Kontseilua ateak hetsirik bildu da arratsalde osoan G7ren aurkakoaren antolatzaileekin bilkuretan izan ondoren.

Izan ere, Kotte Ecenarro auzapezak protagonista guztiak gonbidatu baititu goi bilkuraren aurkakoaren antolaketa azal diezaieten udal hautetsiei. Enaut Aramendi (LAB sindikatua), Christine Andrieux (SOLIDAIRES sindikatua), Thomas Sommer-Haudeville (ATTAC), Simon Playout (CRID) eta Solange Bartelemy (CCFD Terre Solidaire) biltzargelako mahaiaren inguruan jezarri eta hautetsien galderei erantzuten aritu dira.

Argitu dena

  • eztabaidak, foroak, lantegiak… abuztuaren 21etik 23ra eginen dira Hendaian eta Irunen. Animazio lekuei dagokienean, negoziatzen ari dira oraindik.
  • abuztuaren 24an manifestazio bat eginen da, 11etatik 14etara, Hendaia eta Irun artean. Ibilbidea ez da oraino zehaztu. Halarik ere, antolatzaileak engaiatu dira, alde batetik manifestazioaren adierazpena Prefekturan egitera eta, beste aldetik, zirkulazio bide nagusiak ez trabatzera.
  • mugatua izan den zonaren inguruan (Biarritz, Angelu eta Baiona) manifestazioak eginen dira abuztuaren 25ean. Hendaia ez da biltze horiei loturik.

Goi bilkuraren aurkako biltze horren nondik norakoak behin betiko zehaztu arte beste bilkurak eginen ditugu, besteak beste prefetarekin eta merkatariekin. Bilkura hori uztailaren 22ko astelehenean eginen dugu Herriko Etxean, 19:30ean.

Hendaia, uztailaren 5a

Baionako Suprefekturan uztailaren 4an egin bazkari batean, barne ministroak ziurtatu dio Kotte ECENARRO auzapezari Hendaian hedatuko dituzten baliabideak ekitaldiaren mailakoak izanen direla.
Auzapezak, bere aldetik, erran du konfiantzaz ikusten duela tokiko erakundeek antolatu G-7aren aurkako horren antolakuntzaz, ongi ezagutzen baititu antolatzaileak. Zalantza kanpotik etorriko direnen asmoekin du. “Ekitaldia bitartean, gehiegikeriarik gerta ez dadin, polizia anitz izanen direnaren bermea eman dit.”

Hendaian, uztailaren 4an

Herri kontseiluak prefeta eta suprefeta gonbidatu zituen, uztailaren 3an, 2019ko abuztuaren 21etik 23ra eginen den G7ren bilkurari buruzko eta G7aren aurkakoari buruzko puntua egitera etor zitezen. Bilkura pribatu hori ia bi orenez luzatu zen.

Solasgaiak harrera eta ostatatze lekuak, garraioak, topaketak eta segurtasun baldintzak izan dira nagusiki. Honako puntu hauek egiaztatu dira.

Estatuak hautatu du G7ren aurkakoa Hendaian eta Irunen egin dadin

Harrera eta ostatatze lekua

Parte hartzaileak Borda Berriko Nestlé oporlekuan kokatuko dira (Urruña udalerrian, Hendaiaren mugetan). Leku horrek, Prefekturak eta antolatzaileek diotenez, gehienez 10 000 pertsona har ditzake; han lo egin eta goizeko eta gaueko apairuak eginen dituzte.
Antolatzaileak abuztuaren 19an kokatuko dira han. Lekua abuztuaren 26rako utziko omen dute.

Garraioak

Hartuak izanen diren pertsonak oinez, bizikletaz edota talde garraioz mugituko dira. Joan-jinkari sistema bat emanen du plantan Mugikortasunen Sindikatuak G7aren aurkakoaren garaian. Joan-jinkari horiek Hormategiko karrikatik eta teilatuetatik abiatu eta Hendaiara Pausun barna helduko dira. Bidaiariak Santiago zubitik hurbil utziko dituzte.

Eguneko topaketak eta animazioak

Kontragailurraren antolatzaileek mintzaldi ziklo bat egin nahi dute Irun eta Hendaiako aretoetan. “Herrixka alternatibo” bat, Alternatibaren modukoa, kokatuko dute hirian. Antolatzaileekin eztabaidan gara hiri barneko leku egoki bat atzemateko. Herriak Santiago zubia eta De gaulle etorbidea eta Txingudi badiaren etorbidea elkarrekin lotzen dituen bidea ez trabatzeko baldintza jarri die.
Herri Kontseiluak bilkura pribatu batean hartuko ditu antolatzaileak, uztailaren 10ean, 18:30ean, prefet eta suprefet jaunekin egin duen bezalala.

Segurtasun baldintzak eta herriaren jardunen gaineko eraginak

Prefet jaunak honako informazio hauek eman ditu:

  • Frantzia eta Espainiaren arteko zirkulazio askea bermatu beharko da
  • Baiona eta Biarritzeko tren geltokiak hetsirik izanen dira
  • Donibane Lohizune eta Hendaiako tren geltokiak zabalik izanen dira
  • Hondarraitzeko tren geltokia hetsiko da (datak zehazteko dira)
  • Topo trena ez da Hendaiako geltokitik abiatuko, ezpada Irun Ficoba geltokitik (azken geltoki eta abiapuntua)

Ekonomia jardunaren eta merkataritzaren gainean izan litezkeen ondorioei dagokienean, bilkura bat antolatuko da horretaz mintzatzeko, Hendaian, uztailaren bigarren hamabostaldian, prefetak Baionako suprefetaren bitartez horretara engaiatu baita.

Kontragailur horrek ekarriko ei dituen biltze handiei dagokienean, Estatuak bermatu behar du ordena publikoa. Herriko Etxeak, bere aldetik, auzapezaren agindupean, auzapezordeek, hautetsiek eta udal zerbitzuek parte hartzen dute Estatuaren zerbitzuekin eta kontragailurraren antolatzaileekin bilerak egiten eta gidatzen. Ororen asmoetan da G7aren aurkako hau baketsu izan eta baldintza ahal bezain onetan gerta dadin, Euskal Herriak duen harrera tradizioari jarraikiz.

Gertakari hori Hendaiako Herriari ezarria izan zaio. Herriko Etxea, herritarrak gogoan, nazioarteko gertakari hori ongi joan dadin behar diren neurri guztiak hartzen ari da jadanik.

Gehiago jakiteko G7 bilkurari buruz eta G7aren aurkakoari buruz

https://www.elysee.fr/g7

http://www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr/Actualites/Sommet-du-G7-2019-a-Biarritz/Sommet-du-G7-2019-a-Biarritz

https://ville.biarritz.fr/mon-quotidien-egunerokoa/g7-biarritz/sommet-2019-720.html

G7aren aurkakoaz

https://france.attac.org/se-mobiliser/contre-le-g7-et-son-monde/

https://g7ez.eus/fr/

Navigation de l’article