SOS Médecins elkarteak ordezkaritza bat kokatu du Hendaian

SOS médecins elkarteak Lapurdi Hegoaldeko Kostaldeko bere bigarren kabinetea ireki du 2022ko maiatzaren 2 astelehenean. Hendaiak orain badu, Donibane Lohizuneren ondoren, elkarte horren ordezkaritza bat.

Elkartea mediku liberalek osatzen dute eta parte hartzen dute egun orotako eta ordu orotako artamenduen zerbitzuan, etxera bisita eginez edo kontsulta lekuan bertan. Kabinetea Paul Marcel karrikaren 2an dago (udal igerilekuaren ondoan)

NOLA HAR LITEKE HITZORDUA?

Kontsultak hitzordua hartu ondoren egiten dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Hitzordua hartzeko bideak:

  • Telefono honetan: 05 59 03 30 00
  • linean:
    • edo zure kontua hemen sortuz: www.sosmedecins-cotebasque.fr
    • edo bateragarria den telefono adimentsu aplikazioaren bidez (App Store edo Google play)

Bestalde, etxeko artamenduen zerbitzua 20:00etatik 24:00etara ematen da astelehenetik ostiralera, larunbatetan 12:00etatik 24:00etara eta igandetan 8:00etatk 24:00etara.

Kotte Ecenarro auzapeza pozik da «kokatze horregatik, herrian artamenduen jarraikitasuna bermatzen baitu. Herritarren beharretarako arrapostua da ere, Concha Berri artamendu eta ahalmen berreskurapen etxeak proposatu eta Euskal Kostaldeko Ospitaleko langileek eta ginekologo-obstetrikalariek egiten dituzten medikuntza kontsulta espezialduez gain (ginekologia eta erreumatologia)».

Horra berri on bat hendaiarrentzat, hemendik goiti eriak etxean atxikitzen eta larrialdi zerbitzuak libratzen laguntzen duen zerbitzu berri bat baitute.

Navigation de l’article