Sokorritzaileak Wolfram-en sindromearen elkartearekin – Hendaiatik abiatzea

Datozen abuztuaren 15 eta 16an, Jean Mixel Dirassar ziburutarrak eta Sokorritzaileak elkarteko beste bost kidek GR10 bidea ibiliko dute Hendaiatik Donibane Garaziraino, hau da, 100 km, 5050 metroko desnibel positibo eginik.

Xedea ez da errekorrik haustea baizik eta Wolfram-en sindromearen elkarteari emanen zaizkion emaitzak biltzea besterik ez, eritasun bakan honen aurkako ikerketa diruztatzeko (berrogeita hamar bat kasu besterik ez Frantzian, 2 Ipar Euskal Herrian, haietan bat Ilune Dufau nerabea – 13 urte).

Lineako leetchi eltze itsua ezarri da eta enpresei, merkatariei, batzordeei eta elkarteei ere eskatu zaie laguntza ahal beste diru bil dezagun.

Hendaiako Herriak eta Kirolaren Udal Bulegoak bat egin dute proiektu horrekin. Txeke bat emanen zaio elkarteari GR10aren 0 kilometroan eginen duen abiatzean, abuztuaren 15ean, goizeko zazpietan.

 

 

Navigation de l’article