Simone Vilalta-k Herriaren medaila hartu du

Simone VILALTAk, senideez eta adiskideez inguraturik, Herriaren medaila jaso du ekainaren 21ean, ostiralarekin. Emozio handiko ospakizuna izan da herriko etxearen ezkongelan egin den hori.

«Egun garrantzitsua dugu hala Simonerentzat nola Herri Biltzarrarentzat ere, egin zituen balentriengatik ohoratzen dugularik emazte besteak ez bezalako hau, bai eta Frantziaren alde borrokatu diren deserritu guztiak ere» erran du Kotte ECENARRO auzapezak.
Aita erresistentziako kide zuen eta hari laguntzeagatik hartu zuten preso 1943. urtean Simone, eta 2 urtez izan zen kontzentrazio zerrategitan, bereziki Ravensbrück zerrategian. 1945eko apirilean ihes egin eta gorderik izan zen Armada Gorrriak hartu zuen arte.

Gainerako  hendaiar deserritu  adiskideekin  partekatu saria

Simone VILALTA manera hunkigarrian mintzatu zaigu eskerrak ematean: «Biziki eskertzen dizuet medaila honekin egiten didazuen ohore handi hau. Nik bizitu dudan zorigaitzeko basakeria eta ankerkeria gogor berdina bizitu duten gainerako hendaiar lagunekin partekatzen dut. Frantzia hobe baten alde borrokatu ginen. Itzuli nintzenez geroztik taigabe ibili naiz eskola-lizeoetan aldi gaitz hartako ene lekukotasuna emateko. Garai nahasi hauetan, ez da lekurik gorrotorako, arrazismorako eta xenofobiarako. Bakearen alde, askatasunaren eta haurridetasunaren alde aritu behar gara. Ez da ahanzturari lekurik egin behar. Adi izan zaitezte. Ez beste inoiz halakorik».
Hura borroka eta hura ibilbidea berebiziko andre horrenak, 95 urtetara heldu eta berak biziturikoa jakinarazten, bereziki gazteei jakinarazten, etengabe aritu baita!

Irudi zenbait

 

Navigation de l’article