Sentsibilizazio hamabostadia : urratsez urrats haurrekin bide egiten

Martxoaren 15etik 30era, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruñako herriko etxeek, Plazara kolektiboaren laguntzarekin eta Elkargoarekin elkarlanean, euskararen transmisioari buruzko sentsibilizazio ekintza bat antolatu dute: “Euskara, urratsez urrats haurrekin bide egiten – Un choix d’avenir(s) “.

Izan ere, duela hogei bat urte, tokiko kolektibitateek elkarte mundua eta gizarte zibila euskara biziberritzen laguntzen dituztela. Gaur egun, lehen mailako ikastetxeen % 66k euskarazko irakaskuntza eskaintzen du. Baina azken inkestek erakusten dute euskararen egoera kezkagarria dela oraindik Ipar Euskal Herrian. Datozen urteetako ardatz nagusiak, beraz, helduek modu masiboan ikastea eta euskararen irakaskuntza orokortzea dira.

Hainbat gai aipatuko dira hamabostaldi honetan, hala nola, haurrak etxeko lanetan laguntzea, gurasoen erreferentziazko rola, gazte literatura eta eskolaz kanpoko jarduerak. Adituek eskaini hitzaldiak, iniziazio tailerrak, irakurketak, topaketak, kontzertuak, gaia molde jostagarrian tratatzeko animazioak antolatu dira. Orotara, bederatzi hitzordu lau herrietan:

  • Martxoaren 15ean, larunbata, 10:00etan, Ziburuko Marinela eskolan: “Gurasoentzako euskara deskubrimendu tailerra”, Plazara kolektiboarekin, euskara erabiliagoa, ikusgarriagoa izan dadin.
  • Martxoaren 19an, asteazkena, 14:30ean, Mediatekan: “Nere seme-alabak euskaraz irakurtzen laguntzen ditut” Mirentxu Ibargarai itzultzaile eta euskarazko gazte liburuak eskaintzen dituen haria.eus webguneko sortzailearekin.
  • Martxoaren 19an, asteazkena, 18:00etan, Portuko Erretegian: “Zertarako balio du euskaraz mintzatzeak?”, Michel Feltin-Palas kazetariaren hitzaldia, L ‘Express astekariaren kazetaria eta erredakzio burua, “Sur le bout des langues” informazio-gutunaren eta zenbait libururen egilea, bereziki “Sauvons les langues régionales” (Heliopoles, 2022).
  • Martxoaren 20an, osteguna, 18:00etan, Urruñako herriko etxean: “Gurasoak, haurren eredu eta euskararen sustatzaile”, Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlearen hitzaldia.
  • Martxoaren 23an, igandea, 11:00etan, Urruñako Posta gelan: Gurashow taldearen kontzertua, euskarazko haur kantu ezagunen bidez euskara biziarazteko, deskubritzeko, transmititzeko eta sustatzeko.
  • Martxoaren 25ean, asteartea, 18:00etan, Ziburuko mediatekan: “ Lagundu! Gure haurra nerabea da! ( eta ez da gehiago euskaraz ari) Xan Aire eta Elorri Garrat psikologoaren hitzaldia.
  • Martxoaren 27an, osteguna, 18:00etan, Ziburuko Errekoletoetan: “Euskara: ezagutu beharreko altxor inmateriala. Zein etorkizun adimen artifizialaren aroan?” Nicolas Tournadre hizkuntzalaria eta tibetologoaren hitzaldia.
  • Martxoaren 28an, ostirala, 18:00etan, Hendaiako Gaztelu Aretoan: “Zuek duzue giltza, haurren hizkuntza portaeretan eragiteko bideak”, Paula Kasares antropologo eta Nafarroako Parlamentuko diputatu ohiaren hitzaldia.

  • Martxoaren 29an, larunbata, 11:00etan, Hendaiako mediatekan: “XoOoo! Josteta kantu eta erhi jokoak”Matahami argitaletxearekin.

Urririk diren jarduerak.

Navigation de l’article