Senitartean etxean

Hilabete luzea da etxean hetsirik garena eta ez da beti erraza gure haurrekin 24 orenez izatea. COVID koronabirus horrek gogorki astindu du senitarte bizitza.

Konfinamenduari buru egin eta gurasoei egunerokoan sostengua emateko, GEUZak, Céline haur txikien zerbitzuaren koordinatzailearen bitartez, gurasoei sostengua ematen darrai eta inoiz baino gehiago laguntzen ditu gurasoak oso baliagarri gerta dakizkien baliabideak eskaintzeko eta tokian aditze harrerak urririk proposatzeko ere. Ongi etorria den arta.

Zer egin etxean?

– Egunero, senitartean parteka daitezkeen jarduerak eta larrialdiko harrera aukerak FLKren webgunean atzeman ditzakete lehentasuna duten senitarteek: www.monenfant.fr

Réseau Appui Parent 64 Facebook orriak gurasotasunaren inguruko hainbat baliabide proposatzen du.

 Enfance et Covoid plataformak hainbat baliabide zehatz eta eraginkor hedatzen du, Boris Cyrulnik eta Isabelle Filliozat bezalako aditu zenbaitek eginak gurasoentzat, profesionalentzat eta gurasogaientzat. Landuriko gaiak: emozioak, higienea eta segurtasuna, haurrei mintzatzea, beharrak eta jokamoldeak, niniak, nerabeak, eskola etxean, estresa…

– «Comment occuper ses enfants à la maison» izeneko webgunea. Pedagogia baliabideak zure seme-alabentzat, lehen haurtzarotik nerabezaroraino (istorioak, yoga, museo birtualak, eskola baliabideak, audioliburuak…)

– «42 activités simple à faire à la maison». Eskolak hetsirik dira; zer eginen dugu orain?

– Koronabirusa haurrei azaldua
Coco le Virus
Carte mentale Coronavirus

 

Tokiko aditze harrerak urririk eta isilpean, profesionalen esku:

– 0/6 urteko haurren gurasoak
Le Trait d’Union: +33 (0)7 87 50 25 88 – Facebook-en Messenger bidez
Le cocon de Simeon: astearte eta ostegunetan, 9:30/11:30; harremanetarako: +33 (0)7 87 50 25 88

– 11 – 21 urte arteko gazteak eta haien gurasoak
Ipar Euskal Herriko nerabeen Adoenia etxea

– Senitarte arazoak
“A l’écoute de vous”. Senitarte arazoak, bikoteen arazoak, bakardade arazoak… Landeetako, Ipar Euskal Herriko eta Tolosako ezkontideen, senitarteen eta bikoteen aholkulari talde batek erantzunen dizu. Telefono zenbakia: +33 (0)5 59 63 64 74 edo Messenger: m.me/alecoutedevous40et64

 

 

Navigation de l’article