Hendaian, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Batzordearen lanak baditu emaitzak!

2023ko abenduaren 21eko ostegun honetan, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Batzordearen (SGPB-CLSPD) eragile guztiak bildu ziren osoko bilkuran. Elkar aditzeko tokiko instantzia horren eragile guztiak bertan zirela, Jérôme Bourrier Errepublikaren prokuradoreak, Fabrice Rosay Baionako suprefetak eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak segurtasun ezaren aurka eta gaizkintzari aurrea hartzeko eginiko lanaren emaitza onak goraipatu zituzten. Emakumezkoei edota senideartean […]

Abenduaren 20 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 276.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, abenduaren 20an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and.,  LABEAU […]

Ene karrika argiztatzen dut: 3. fasea

Herriak bere baliabide hori hedatzen darrai. 2023ko apirilaren 24az geroztik udal zerbitzu teknikoak herriko hainbat auzotan ari dira kutxak pixkanaka kokatzen. Hirugarren fase honek hirurogei eta hamar karrika baino gehiagori eragiten die, eta horien argitasun publikoaren itzaltzea arratseko 23:00ak eta goizeko 5:00ak artean egiten da.   Herriak bere baliabide hori hedatzen darrai. Urte zahar honetan, udal zerbitzu teknikoak herriko hainbat auzotan ari dira […]

EUSKAL HERRIKO HERRIARTEKO PUBLIZITATEAREN GAINEKO TOKIKO ARAUDIA

Abian da gure lurraldean publizitate alorrean, idazkunen eta aitzinidazkunen alorrean (panel kopurua, zabalera, argidun izaera… ) arauak zehazteko asmoa duen Euskal Herriko Herriarteko Publizitatearen gaineko Tokiko Araudiaren prestaketa. Egun bidean dugu eta lurralde osoan egin diagnostikoak dauden publizitate eta idazkunen egoera emanen digu eta indarrean den araudiaren betetzeari buruzko puntua eginen. Nola ikus kutsaduraren aurka […]

Egiazko Elkartasun Alokantzako etxe multzo berri bat sortu da

 Azaroaren 29 asteazken honetan, Cécile Elissalde, Bizitegien Langile Batzorde erakundearen (BLB-COL) lehendakariak eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak Henry Martinet etxe multzoaren lehen harria kokatu zuten, Leclerc hiribidearen 34 zenbakian. Henry Martinet etxe multzoa herriaren hedapenean parte hartu zuen 19. mendeko arkitekto hori bizi zen (egun Bellevue hotela dena) bizitegiaren ondoan eraikiko da. Proiektu horrek bi […]

Hendaiak Eguberria ospatzen du

Herriak eta Hendaia Turismo eta Merkataritzak egitarau ederra paratu dute Eguberritarako: Eguberriko azoka eta ibilketa, merkataritza hamabostaldia, Abendu egutegia, Bizarzuriren postontzia, kontzertuak,… Animazio guztiak hemen atzeman itzazu: www.hendaye-commerces.com Eguberriko magia pixkanaka joanen da hedatzen asteburu honetan bertan hasiz argiteriaren lehen piztearekin Herriak Eguberri azoka berritu du Abenduaren 9 eta 10ean, ia hamabost bat erakusmahai ukanen […]

Parte hartze bidezko aurrekontua: bi konpostagailu kolektibo kokaturik

Herriak, Bil Ta Garbi Sindikatuak lagundurik, partekatzeko bi konpostagailu kokatu berri ditu leku publikoan, bat Pellot karrikan, Partxetegia auzoan, bestea Flora biribilgunean, Zokoburun. Hainbat lan hilabete behar izan dira parte hartze bidezko aurrekontuaren bederatzagarri proiektu horren gauzatzeko: galdeketa bat prestatzea kokaleku egokienak zehazteko, herritarrei galde egitea erabili nahiko lituzketen pertsonak eta erreferente izateko prest liratekeen […]

Zigarrokinen botatzearen aurka borrokatu

Udalak leku publikoetan zigarrokinak botatzea murrizteko urraspide bati ekin zion 2022ko uztailean Alcome ekoerakundearekin sinatu partzuergo hitzarmenari esker. Herria lagundua da ohartarazte eragiketetan eta materialen eskura ematean eta karriken garbitzeko diruzko sostengua du ere. Halatan, bada, karrikako 30etik gora hautsontzi kokatu dituzte herrian udal zerbitzu teknikoek. Horrez gain, egun gutxiren buruan sakelako 800 hautsontzi jasoko […]

Ezezkoa eman diezaiegun emakumeei egin indarkeriei

1999. urteaz geroztik, azaroaren 25a emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko borroka eguna dugu. Egun horren karietara, bai eta aste osoan ere, hainbat eragile arituko dira Hendaian ahal beste jende borroka horren alde ohartarazi eta mobilizatzen. SEGURTASUNERAKO ETA GAIZKINTZAREN PREBENTZIORAKO TOKIKO BATZORDEAREKIN HERRIA MOBILIZATZEN DA. Badira beste jardunak ere aurreikusiak: HENDAIAN HARREMANETARAKO DITUZUNAK HISTORIA ZERTXOBAIT Artikulu […]