Kultura

Hemen dituzu Hendaiako kulturagune guztien gaineko informazioa eta dituzten egitarauak: www.hendaye-culture.fr (leiho berria) Kultura zerbitzuko txarteldegira joateko (leiho berria)

Elkarteak

Elkarteen aurkibidea ikus Elkarteen foroa Elkarteak: zure gunea Gertakaria antolatu DIRU LAGUNTZA ESKAERA 2023 urterako Hendaiako Herriko Etxearen diru-laguntzak – Emate araudia Diru-laguntza eskaera 2023 urterako Diru-laguntza publikoak edota estatuaren onespena duten elkarte edo fundazioen errepublika engaiamendu kontratua 2023ko diru-laguntza eskaera txostena eta araudia deskarga daitezke honen gaineko estekan klik eginez. Bi dokumentu horiek izenpeturik […]

Portuak

Portualdea Txingudi Badiako iparraldean hedatzen da, Bidasoaren itsasadarrean. Han ditugu lehengo arrantza-portua eta atseden-portua, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Hendaiako Herriko Etxeari utzi itsas eremu publikoan. Atseden-portua Ezaugarriak 5 eta 20 metro arteko itsasontziak errezibi ditzaketen 890 leku ditu. Pontoi guztietan badira ur eta argi postuak. Ontzi-jabeei zerbitzu-sail zabala eskaintzen zaie: zaintza 24 orduz, erregaia gauez eta egunez, […]

Lan-Eko Laguntza Zentroa

JARDUNA ETA LANPOSTUAK LAGUNTZEKO ZENTROA HENDAIA EUSKAL HERRIA Hemen beherean laguntza zentroaren sortze testuinguruari buruzko informazioak atzemanen dituzu (2014az geroztiko urraspidea eta POCTEFA ETESS proiektua). Zer den zehazki Laguntza Zentroa, bere estatutuekin, kideak, eta azkenik, egin bidean diren haren helburu eta ekintzak, bereziki proiektu eramaileentzat. Argibide gehiagorako Lan-Eko Jarduna eta lanpostuak laguntzeko zentroa Hendaia Euskal Herria Hélène Broquet, koordinatzailea E-helbidea:  TESTUINGURUA Hendaiako Herriko […]

Ekonomia-jarduera guneak

Hendaiak bi jardin eremu ditu: bat Intzuran, autobidetik eta Bidasoa ibaietaik hurbil, bestea Dorrondegin, Urruña herriaren mugetan, CD 658 errepideari loturik. Intzurako jarduera eremua RN 111 ondoan eta A63 (Hendaia – Paris) eta A 8 (Hendaia – Madrid) autobideetatik hurbil, INTZURAko industrialdea leku estrategikoan da HENDAIA-IRUN-HONDARRIBIA hirigunean barnean. Intzurako industrialdearen birkalifikatze azterketa egin du Euskal […]

Merkatuak eta saltegiak

Asteazken eta larunbatetako janari merkatuak Hendaiako udaltzaingoak kudeatzen ditu. Hendaian saltegi baten xerka bazabiltza edo herrian kokatu nahi bazenu: Hendaia Turismo eta Merkataritzak laster batean atzeman dezazun proposatzen dizu. Merkatuak Hendaiako bi merkatuetako batean edo bietan erakutsi nahi bazenituzke zure produktuak, udaltzaingoarekin mintza zaitez. Asteazkenetan: Herri barnean, 8:30etik 12:30era Larunbatetan: Zokoburun, 8:30etik 13:00etara Araudia: 829-2021 […]

Euskoa

Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta zerbitzuak eusko monetaz ordain ditzakezu. Euskal moneta Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta Hendaiako zenbait saltokitan ere euskotan ordain liteke. Tokiko moneta osagarria da Euskoa eta euskal ekonomia berriz bertaratzeko eta biziberritzeko tresna izateaz gain, […]

THP – Tokiko Hirigintza Plana

THParen 2. aldaketaren dosierra (THParen dokumentu grafikoetan igerilekuaren zonaketari buruzko akats material bat zuzentzeko) jendeen eskura ematea otsailaren 20tik goiti hilabeterako aurreikusia da. Paperezko dosierra Herriko Etxean izanen da kontsultagarri eta linean ere kontsulta liteke EHEren webgunean(https://www.communaute-paysbasque.fr/concertations-reglementaires-1/concertation/modification-simplifiee-n2-du-plu-dhendaye) Tokiko Hirigintza Plana eraikitze eskubideak herri osorako arautzen dituen hirigintza dokumentua da. Thparen dokumentuak Dokumentuak ikus AGIP-PADD (antolaketarako […]

Hirigintza urraspideak

Hirigintza Zerbitzua 2022ko urtarrilaren lehenetik goiti  Publikoari zabaltzea: osasun beharpenengatik, lehen harremana e-postaz eginen da.  E-helbidea:   Hirigintza Zerbitzuak zuzenbide baimenak bideratzen ditu zure proiektu guztietarako: zure bizilekuaren sorkuntzak, aldaketak eta zabaltzeak.  Hirigintzari buruzko argibideak zerbitzu horretan atzeman ditzakezu.  TOKIKO HIRIGINTZA PLANA  Erreferentziako arau dokumentua: Tokiko Hirigintza Planaren orria ikus ezazu  HIRIGINTZA URRASPIDEAK  2022ko urtarrilaren lehenetik goiti, e-permis.fr  plataforma zure eskura duzu zeure eraikitze baimen eskariak,  aitzinetiko adierazpenak eta hirigintza agiriak bidera ditzazun.  Honako hauek proposatzen dizkizu plataforma horrek: Noiznahi helgarri duzun zerbitzua nonahitik erabil dezakezuna modu errazean. Denbora irabaztea: jadanik ez duzu herriko etxera etorri beharrik zure dosierra aurkeztera, ez eta zure eskariak gutun artamenduz igorri beharrik ere. Urraspide ekologikoagoa, hainbat aletan inprimatu beharrik ez duten dosier digitalei esker (Salbu jendeak hartzen dituzten eraikinen kasuan eta aldaketen baimenen kasuan) NOLA EGIN? Zure dosierra presta ezazu Zure eskaria kalitatezkoa eta onargarria izanen dela bermatzeko moduan presta dezazun. service-public.fr webgunearen autorisation d’urbanisme edo travaux erlaitzera jo ezazu, behar duzunaren arabera, egin behar duzuna egin ahal izateko baliagarri zaizkizun argibideak eta eman beharreko urraspideak atzemateko Egin beharrekoetaz argibideak emanen dizkizun profesional bati galde egin Dosierra aurkeztu www.e-permis.fr plataformara jo eta gida zaitzan utz ezazu: Nor zaren azaltzeko, zure Franceconnect identifikatzaileak erabil itzazu edo créer un compte erabil  ezazu plataforman kontu bat sortzeko Zure dosierra prestatu dituzun elementu guztiekin osa ezazu. Zure dosierra honako etapa hauek pasako ditu: Plataforman erregistratu izanaren agiri elektronikoa igorriko zaizu egun bateko epean. Horrekin badakizu dosierraren plataforman aurkezteko urraspidea bururatu duzula. Gero, 10 eguneko epean, jaso izanaren agiri elektronikoa jasoko duzu aurkezpen zenbaki batekin eta aurkezte datarekin. Horrela badakizu gure zerbitzuek jaso dutela zure eskaria. Gero, eskari motaren arabera, zenbait jakinarazpen igor dakizuke bideratze prozedura osoan zehar: epeen jakinarazpenak, dokumentuen eskariak, erabakiak. PUBLIZITATEA, ENTSEINA EDO ENTSEINA AITZINEKOA KOKATZEKO AITZINETIKO BAIMEN ESKARIA Aitzinetiko baimenerako dosierra telekarga (lehio berria)

Itsasbazterreko arriskuak (IAPP-PPRL)

Itsasbazterreko Arriskuen Prebentziorako Plana (IAPP-PPRL) 2017ko urriaren 19ko prefetaren aginduz onartu zen. Zoom bat egizu mapa arautuan hemen klikatuz. Arrisku Nagusien gaineko Udalaren Informazio Dokumentua Eta Herriaren Babes Plana Hendaiako arrisku nagusiak ikus

GEUZa

bandeau-page-ccas

Aurkezpena Auzapeza da Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa gobernatzen duen Administrazio Kontseiluaren legezko lehendakaria. Administrazio Kontseiluaren erdia Herriko Kontseiluak bere baitan hautatu kideek, eta beste erdia auzapezak izendatu kideek osatzen dute. Azken horiek elkarte ordezkariak izan behar dira: familien, elbarrituen, erretretadunen eta adineko pertsonen elkarteen ordezkariak, edota gizarteratzearen alde edo bazterketen kontra ari diren elkarteenak. Hendaian, […]

Gizarte ekintza

«Hendaiarren gizarteratzea eta elkartasuna bultzatzea». Gizarte ekintzak hendaiarrengandik ahal den hurbilenetik eskaintzen ditu zerbitzuak, haiei adi, haiei orientabideak emateko, laguntzeko, dituzten urraspideetan laguntzeko, zeinahi adin, gizarte egoera edo zailtasun dituztelarik ere. Gizarte ekintza larritasunean direnei egoera arintzeko egin daitekeen guztia bultzatzea da ere, herriaren elkartasuna ekarriz. Gizarte ekintza erakundeen eta elkarteen arteko lankidetza eta partzuergoa […]