« Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak » Rubik konpainia

2019ko irailaren 21, larunbateko zure arratserako, Hendaiako Kultura Zerbitzuak guztiaz arduratu eta RUBIK-en azken sorkuntza proposatzen dizue «Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak». Zatozte saldoka euskal eta kataluniar artistez osaturik den eta Bilbotik zuzenean datorkigun konpainia hori ezagutzera! Horretarako, hitzordua ematen dizuegu 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian. Ikusgarri hori ZU-BI sareak sostengatzen du; Hendaiako Herriko […]

Hendaiako 8. Kantu Txapelketa: abian da!

8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa irailaren 17an (asteartea), abiatu da, Hiri-barneko lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin. Zozketaren emaitzak ikusi (pdf – 230,25 KB – nouvelle fenêtre) Eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Hiri-barneko eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 14 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek euskal […]

Europako Ondarearen Egunak

Ondarearen 36. Europar Jardunaldia 2019ko irailaren 21 eta 22an eginen da. Honako animazio hauek proposatzen dira Hendaian. Irailak 20, ostirala Ilunabarreko ibilaldi kontatua.  Asporotsttipi – Erlaitzaren Etxea. Turismo Bulegoan izena eman behar da. Irailak 21, larunbata Abadia gazteluaren bisita. Leku kopuru mugatua. Txartelak bertan erosi behar dira. Kultura ibilaldia “Au coeur de la cité basque” (Euskal […]

Igande bat Erlaitzean

2019ko irailaren 22an, igandearekin, Erlaitza, naturagune bikain hori, ibiltarientzat izanen da soilik. Goizeko zortzietatik arratseko zazpiak eta erdi arte joan zaitezke Erlaitzean lasai ibiltzera, motordun ibilgailu ororentzat hetsirik izanen baita. Ibilmolde eztientzat izanen da soilik!   Jardunaldi hori 64 Departamentu Kontseiluak antolatzen du, ohiko partaide anitzen laguntzaz, haien artean Hendaiako Herriko Etxea dugularik. Egitaraua

“Elgarrekin” aldagune multimodala

Hastera doaz hendaiako geltokiko lanak ; 2019ko irailaren 16tik urte hondarra arte iraunen dute Hendaiako geltokiaren antolaketaren aitzineko zenbait lan. Elgarrekin proiektuak aldagune multimodal bat sortuko du Hendaian, trenbidezko garraioa indartu eta nor bakoitzaren autoa ez bestelako garraio moldeak bultzateko. Helgarriago egin nahi ditu SNCF eta Euskotren geltokiak eta beste mugitzeko zerbitzuekin lotu (TER, Topo […]

«Mugarik gabeko aterpeak» zeharkaldiak Hendaian bururatuko du bere lasterraldia

Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa hau; Argelès-etik abiatu zen ekainean eta irailaren 14an helduko zaigu Hendaiara. Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa hau; Argelès-etik abiatu zen ekainean eta irailaren 14an helduko zaigu Hendaiara. Elkarte horrek hiru urtez behin antolatzen du, buruko ezintasun bereziren bat dutenentzat, Pirinioen zeharkaldia, aldizkako moldean, 13 astetan Mediterraneotik Atlantikoraino etortzeko, oinez, zaldiz […]

Hendaia Euskaraz 2020: proiektu deialdia

2020rako euskarazko jarduerak proposatu nahi dituzten Hendaiako elkarteek proposamen-fitxa eta proiektu-deialdia kontsulta ditzakete dagoeneko. 2020ko proiektu deialdia deskargatu (pdf – 483,80 KB – nouvelle fenêtre) Proposamen fitxa deskargatu (pdf – 379,67 KB – nouvelle fenêtre) Hendaia Euskaraz-en 11. aldia 2020ko martxoan iraganen da, baina aurten ere, elkarteek gure herrian urtean zehar antolatzen diren gaikako asteetarako […]

Urri arrosa: bularreko minbiziaren aurka mobilizatzeko hilabetea

Badira 20 urte luze “Urri arrosa” izeneko jarduera ari dela jende guztia bularreko minbiziaren detekzioari buruz ohartarazten eta ikerketarako funtsak biltzen. Urriko hilabete hau emakumeen minbiziagatiko heriobide nagusia denaren inguruan mobilizatzeko aukera zaigu. Hona hemen Hendaia Turismo bulegoak eta hainbat eta hainbat partaidek (merkatariek, elkarteek, Kirolen Udal Bulegoak…) Hendaian proposatu ekitaldiak: Urriak 5 larunbata Errepublika […]

Hendaian Kultura Sasoiaren irekitzea

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Hendaiako Herriko Etxeak kultura sartzea eginen duela 2019ko irailaren 14an, larunbatarekin! Sasoiaren irekitzeak egitarau berriaren aurkezpena dakar! Sartzeko elkart topatze horrek, dantza eta musika artean, leku handie eginen die euskal artistei. Urririk izanen da etorri nahi duen ororentzat eta aire zabalean eginen dugu, hondartza ondoan dugun leku ederr-ederrean. Alde anizdun denbora […]

Lanerako leku partekatua proiektu eramaileentzak 

Bere egitekoen artean, Hendaia-Euskal Herriko Enplegua eta Jarduna Laguntzeko Zentroak (Lan-Eko) lanerako leku partekatu bat irekiko du laster Intzurako jardun eremuan (Garraio bitartekarien eraikina, Lekueder karrika 16, Hendaian). Hendaian proiektuak daramatzatenak laguntzeko asmoz, laguntza zentroak jarduera bat sortu eta atxikitzeko proiektuetarako laguntza eta aholkularitza behar dituzten jendeak, kolektiboak eta enpresak har eta orientatzen ditu. Enpresari, […]