Osasun egoerari egokitu sartzea

Irailaren leheneko astearte honetan, Hendaiako lehen mailako 10 eskola publikoak ikasleak, irakasleak eta udal langileak hartzeko prest genituen COVID-19 pandemiari loturiko osasun protokoloa zorrozki betez. Hona hemen sartze horren puntua Nicole Butori Hezkuntzaren, Eskolaren eta Ikastaldi Ingurukoaren ardura duen auzapezordearekin. Nola ikusi duzu sartze berezi hori? Sartzea arazorik gabe egin da. Halarik ere, ez da […]

Eskola sartzea: udal langileak zubian

Aurten, Herriak duen eskola ondarean egin lanen artean, Intzurako lehen mailako eskolari begiratu diogu bereziki. Erabat berreginiko hirugarren eraikina dugu horkoa Jean Jaurès eta geltokikoaren ondoren. Izan ere, iaz eginiko etxe beherearen berriztapenaren jarraian, lehen solairuaren 650 m2 berregokitu dituzte gure zerbitzu teknikoek. Kotte Ecenarro auzapezak eta Nicole Butori Hezkuntza, Eskola eta Ikastaldi Ingurukoaren auzapezordeak, […]

Berriz baina daiteke

Berriz ere baina daiteke Hendaiako Hondarraitz hondartzan abuztuaren 31 astelehen honetatik goiti. Abuztuaren 29ko informazioak Azken orduetako euriteak direla eta hondartzako ura, aldi baterako, zikinegi izan liteke bainurako. Halatan, bada, Herriak, abuztuaren 29 larunbat honetan, arrisku oro desagertu arte bainua eta ur jarduera guztiak debekatzen dituen udal agindua eman du. 704-2020 Herri Agindua 2020ko abuztuaren […]

Covid-19aren bigarren detekzio saioa abuztuaren 26an

Akitania Berri Eskualdeko Osasun Agentziak eta Hendaiako Herriko Etxeak Covid-19aren beste detekzio saio bat antolatuko dute urririk abuztuaren 26an, asteazkenarekin, 14etatik 16etara. Medikuntza taldea Jean Jaurès eskolaren aterpean kokatuko da. Sartzea Pierre Loti karrikatik. Hendaiako Herriko Etxeak logistika laguntza ematen du urraspide honetarako. Nola eginen da detekzio saioa? Egin nahi dutenek nortasun agiria ekarri behar dute, […]

Bidasoa 2020 liga: Hendaia Herriaren trofeoa

Abuztuaren 23an, igandearekin, Yacht Club Hendaye deitu itsasketa klubak Hendaia Herriaren trofeoa antolatuko du. Horra hor atsegin nabigatzaileak eta estropadazaleak elkartzeko aukera ederra. Aurten, Hondarribiko Itsasketa Klubarekin elkarlanean, estropada horrek kontatuko du bizilekua duten belaontzien mugazgaindiko txapelketarako, Bidasoa 2020 ligarako, alegia. Eguraldiaren arabera, lasterketa bat edo gehiago antolatuko dira, edo Hendaiako badian Pasaia aldera joz […]

Kalilo: bainuetarako aplikazioa

Telekarga ezazu Kalilo aplikazio digital berria, Ipar Euskal Herriko hondartza guztien gaineko informazio baliagarriak emanen baitizkizu. Euskal Elkargoak eman du abian, herriekin batera aritzen baita hondartzen kudeaketa aktiborako tresna baliagarriak ezartzen Urririk den aplikazioa. Kalilo aplikazioa Google Play-Apple Store bidez eta Android bidez telekarga daiteke. Aplikazio digital horrek euskal kostaldeko hondartza bakoitzaren eta Senpereko aintziraren bainu […]

Kalilo: bainuetarako aplikazioa

Telekarga ezazu Kalilo, euskal hondartzei buruzko informazio baliagarri guztiak eskaintzen dizkizun aplikazio digitala. Euskal Elkargoak eman du abian, hondartzak aktiboki kudeatzeko tresnak plantan ematen herriak laguntzen dituelarik. Urririk den aplikazioa Kalilo aplikazioa Google Play-Apple Store eta Android bidez telekarga dezakezu. Aplikazio digital honen bidez ezagut ditzakezu euskal kostaldeko eta Senpereko aintzirako hondartza guztietako bainu baldintzak: Bainu uraren […]

Udal agindu batek debekatzen du Lohiako badiara joatea

Debeku agindua eskuratu Debeku agindua telekarga (leiho berria) Lohiako badia Euskal Erlaitzaren unitate geologiko eta ekologiko hauta da eta udal agindu batek hara joatea debekatzen du. Abadia eremu osoa itsas hegiaren erakunde babeslearena da eta erakunde horren xedea itsas hegia babestu eta jendeei leku horietara urririk joateko aukera eskaintzea da. Xendera segurtatuak eskaintzen ditu arrokazko […]

Covid-19aren detekzio testa urririk abuztuaren 6an, ostegunarekin

Osasunaren Eskualde Agentziak galdeginik, Hendaiako Herriko Etxeak Covid-19 birusaren detekziorako zentro bat emanen du plantan, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 14:00 orenetatik 17:00 orenetara. Jean Jaurès eskolan kokatuko da, De Gaulle jeneralaren etorbidean. Herrian kasurik agertu ez bada ere, urririk den halako ekintza motak birusaren nondik norakoa ikusteko aukera ematen digu, bai eta kasu positibo berriekin harremanetan […]