Euskaraldia 2020: bigarren edizioa abian!

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da Euskaraldiaren 2. edizioa. Egitasmo horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioak herriko etxeak, herrien arteko sindikatuak eta beste egitura publikoak, baita ere elkarteak, saltegiak eta enpresak entitate […]

Jokoen lurra

Hendaye est labellisée Terre de Jeux

Aurkezpena Jokoen lurra Hendaian Urrezko bolondresak Parte hartzen dut Kontakta gaitzazu Hendaiak ofizialki du «Terre de Jeux 2024» (Jokoen lurra 2024) labela. Hendaiak, engaiamendu horren bidez, talde dinamika bat bultzatu nahi du eta hendaiar orori jokoen zirrarak sentiarazi nahi dizkie eta ahal beste jenderi abentura olinpiko eta paraolinpikoa berehalatik bizitzeko aukera eman. Heldu diren 4 […]

Meteozaintza: Herriak segurtasun neurriak eman ditu plantan

Iragarri dituzten eguraldi baldintza txarrak direla eta udal zaintza batzordea bildu da egun herriko leku publiko orotan erabiltzaileak segurtasunez izan daitezen hartu beharreko neurriak hartzeko. ​Hona hemen hartu dituen erabakiak Egun, urriaren 2 dugun ostiral honetatik goiti eta bestela agindu arte: Debekaturik dira bainua eta ur jarduerak. Zokoburuko larunbateroko merkatua bertan behera utzi da Parke […]

Urria arrosaz datorkigu bigarren aldiko

Hendaia bularreko minbiziaren prebentzio eta detekzio kanpainari lotuko zaio datorren urrian URRIA ARROSAZ ekimenarekin. Minbiziaren aurkako Ligaren Departamentuko Batzordearekin elkarlanean, Hendaiako Herriak eta partaide diren hainbat eta hainbat merkatarik ekintzak, kirol animazioak eta mintzaldiak proposatzen dituzte. Une nagusiak Urriaren 3, 17 eta 31eko larunbatak – 17:45 “Abadiako anderea”: Virginie, Antton Abadiaren emazte zenaren bizitzari buruzko […]

Lan-eko lantegiak

Laguntza zentroa zenbait ekintza garatzen ari da enpleguaren alde eta jarduerak sortzearen alde. ​Lanleku partekatua Maizenik «Coworking» edota «Hirugarren leku» deitua, leku horren printzipioa sinplea da. Lan egiteko leku beharra duen orori zabalik da. Ez da erabat bulego ez eta etxe, baina bien arteko zerbait. Ehun bat metro karratu ditu eta internet lotura ona eskaintzen […]

Herriko Kontseiluaren gai-zerrenda on-line

Herriko kontseilua iraganen da 2020ko irailaren 24 osteguneko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segitzeko, hemen klikatu

Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea hemen dugu

Irailaren 20tik 26ra, Hendaiako edota lurraldeko zenbait egituraren ekimenari esker, hamaika hitzordu ukanen ditugu herrian alternatiba iraunkorrak sustatzeko. Hendaiako Herriko Etxeak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ez zuten hitzordu hori gabe gelditu nahi; udaberrian bertan behera utzi behar ukan genuen eta udazken honetara gibelatu eta horregatik, data berria iragarri den unetik bertatik harremanetan hasi gara […]

Maskara janztea baitezpadakoa da: argitaratu da prefetaren agindua

Prefetaren 64-2020-09 – 14-008 aginduak departamentuko zenbait leku publikotan maskara janztera behartzen du eta gure herrirako honako neurri hauek ditu ezartzen: 1.artikulua 2020ko irailaren 15etik goiti eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, hamaika urtetik gorako pertsona orok jantzi behar du babes maskara honako leku publiko hauetan guztietan (karrikan, aire zabaleko leku publikoetan); hemen aipatuko […]

«Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa Hendaian

Euskal Hirigune Elkargoak «Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa sortu du guztioi euskal itsas hegiaren eta haren erabileren bilakaera hobe ulertzen laguntzeko asmoz eta arriskuaren kultura partekatzera emateko, egokitu gaitezen, aitzina har dezagun eta euskal kostaldeko naturaguneak eta paisaiak babes ditzagun. Une garrantzitsuenak Erakusketa Irailaren 15etik urriaren 11 bitartean – Asporotsttipi  Erlaitzaren Etxean – […]

Intzurako industrialdea: lanak abian dira

Hendaiako Intzura industrialdea birkalifikatzeko lanak astelehen honetan, irailaren 14an, hasiko dira eta udaberrian bururatuko. Helburua: industrialde hori lanpostu ekarle handia, «21.mendeko jardun eremua» bilakatzea. «Euskal Hirigune Elkargoak, bere ekonomia politikaren barnean, ekonomia ekoizlea sostengatzeko asmo handiko hautua egin du, lanpostu kalifikatuen eta jardunen dinamikaren bermetzaile baita hori. Hendaiako Intzura industrialdeko birkalifikatze lanak atal horretan sartzen […]

Hiri-barneko ostegunak luzatuko dira

Besta Batzordeak, Errepublika plazako tabernari eta ostalariekin elkarlanean, erabaki du “Hiri-barneko ostegunen” sasoia pixka bat luzatzea. Iraila osoan zehar, hiri-erdia animatzen duten hitzordu horiek musikaz gozatzeko parada eskainiko dute udazken hondarrean. Osasun krisia eta Prefeturak emandako aginduak direla eta, elkarretaratzeak debekatuak dira Errepublika plazan eta inguruetan. Gonbidatuak zarete taberna eta jatetxeek kokatu terrazetan jartzera. Irailaren […]