Oftalmologia zerbitzuak indartzen dira.

Ginekologia eta erreumatologia kontsultak Hendaiara itzuli ondoren, oftalmologia zentro batek orain arteko eskaintza indartzen du. Mediku oftalmologo, mediku laguntzaile eta idazkari talde batek hartuko ditu pazienteak beren osasun bisualaren ardura bermatzeko Zubietan pasabidearen 6. zenbakian, beheko solairuan, Farmazia Internazionalaren ondoan. Dagoeneko hitzorduak har daitezke, bai +33 (0) 5.59 59 08 31 telefonora deituz, bai Doctolib […]

1. parte hartze bidezko aurrekontua

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Bideoa Herriaren Youtube katean begira ezazu  «Zuek erabaki, guk egin» Hurbileko demokraziaren garapenaren harira, Herriak parte hartze bidezko aurrekontu bat sortu nahi du. Horrela eginez, herritarrak ekarri nahi ditu proiektuak erabaki eta gauzatzeko prozesura. Jokagaiak: Herritartasun aktiboa garatzea gazte-gaztetatik; Biztanleekin eta herriko indar biziekin batera erabakitzea bultzatzea; Gure […]

Araudia

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako sar hitza: PRINtzIPio orokorra Herritarren parte hartze urraspide bati jarraikiz, Parte Hartze bidezko Aurrekontu bat plantan ematearen xedea herritarrei Hendaiako Herriko Etxearen inbestimendu aurrekontuaren zati bat zertan erabiliko den erabakitzen parte hartzeko aukera ematea da. Halatan, bada, parte hartze bidezko aurrekontuak herritarrei erabaki eskubidea eta inoiz ikusi gabeko […]

Parte hartuko dut

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Parte hartuko dut Bozka ezazu Harremanetarako Izen-emateak 2021eko martxoaren 21ean bukatu dira.

Bozka ezazu

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Publiko zabalarentzako foroa – Urriaren 2an (larunbata) Zatozte proiektu eramaileak ezagutzera, beren proposamenak aurkeztuko dizkizuete. NOLA BOZKATU? 2021eko urriaren lehenetik azaroaren 14ra Bide elektronikotik, hemen:  https://www.espace-citoyens.net/hendaye/espace-citoyens/Demande/NouvelleDemande/M_DEMOPART/D_BP_VOTE (kasu, urriaren lehena arte ezinen duzu bozkatu) Herriko Etxean, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuan, Denentzat gizarte zentroan eta udal mediatekan kokatu hautesontzietan. Merkatuetan, 9:00etatik 12:00etara, […]

Harremanetarako

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Parte hartze bidezko aurrekontuari buruzko zeinahi galderatarako, gurekin jar zaitezke harremanetan, honako honen bitartez: herritar gunean eskura den inprimakia.

Simone Vilalta joan zaigu

Galera handia Hendaiako herriarentzat. Simone Vilalta 2021eko urtarrilaren 1ean joan zen eta hutsune handi bat utziko du. Vilalta andereak 2019ko ekainaren 21ean jaso zuen Hiriko domina, erresistentea zen aita laguntzeagatik 1943an atxilotutako emakume bikain hura ohoratuz. Simonek bi urte eman zituen kontzentrazio-esparruan, batez ere Ravensbrücken. 1945eko apirilean ihes egin zuen eta ezkutatu egin zen Armada […]

2020ko abenduaren 16ko kontseiluaren bilkura agiria

Kontseiluaren urteko azken bilkura atzo egin zen eta 20 puntu aztertu zituen, guztiak aho batez bozkatuak alde batera uzten baditugu Euskal Herriko Bizitegien Tokiko Plana (BTP-PLH) onartzean izan ziren bi abstentzioak; gai horretan mintzaldi anitz izan dira. Joera politiko guztiek ukan dute lurraldean egiazko arazo dugun gai horretaz mintzatzeko aukera. 2020-2025 aldirako 2656 bizitegi egiteko […]

Aldagune multimodala: aparkatzeko neurri berriak

Urte hondar honetan, aparkatzeko neurri berriak hartu dira auzoko funtzionamendua errazteko: 15 minutu urririk geltokiaren Effia aparkalekuan, abenduaren 21 astelehenetik goiti, Herriko Etxeak galdeginik erabakiak. Geltokiaren aparkalekurako abonamendu eskaintza berria, auzokoentzat abantailatsuagoa, abenduaren 21eko astelehenetik goiti. Geltokiaren aparkalekuan, urtarril hondarrean, oraingo 90 lekuetatik 105 lekuetara pasatzea. 105 leku horiekin eta etorbidean aparkaldi laburreko 9 aparkalekuak […]

Itsas xendera zirkulaziora hetsi da ezpondaren lur litatze batengatik

Ezpondaren lur litatze baten kausaz, oinezkoen, txirrindularien, ibiltarien eta korrikalarien zirkulazioa debekaturik da itsas xenderan bestela agindu bitartean, Haizabiatik hurbil den pasagunetik euskarrien sektoreraino (Asporotsttipi). Desbideratze bat eman da plantan (ikus planoa). Abadia eremuko langileek dute aldi baterako murriztapenaren seinaletika koka eta mantentzearen ardura eta udal agindua biderako sargia guztietan afixatzeko ardura. Agindu honek dioena […]

Osasun neurriak: azken berriak

Abenduaren 15 (asteartea), 8:30 Etxeratze agindu denboran deskargatu eta bete beharreko agiria Barne Ministerioak linean jarri du ateratzeko frogagiriaren bertsio berria. Dokumentu hau derrigorrez eduki behar duzue, 20:00ak eta 6:00ak bitartean ateratzen bazarete. Klikatu salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiria deskargatzeko Abenduaren 14an, astelehenarekin, 16:30ean 2020ko abenduaren 15etik goitiko agindu berriak Adingabeen kirol jardunetarako Kirol jardunak ez […]