Parte hartzen dut

Aurkezpena Egoera Informazio gutunak Parte hartzen dut Jar zaitez gurekin harremanetan Tailerrak interesatzen zaizkizu? Izen-emateko epea martxoaren 27an duzu, 17:00etan, Herriko Etxean edo linean. zena eman ezazu herritar gunera konektatuz edo Herriko Etxeko harlekuan eskura duzun paperezko inprimakia betez. Bete beharreko atal guztiak (izarño batez seinalaturik) ongi bete itzazu.

Informazio gutunak

Aurkezpena Egoera Informazio gutunak Parte hartzen dut Jar zaitez gurekin harremanetan Andre edo jaun hori agur, Herriak «herri barnearen» hiri eta paisasia antolakuntzari buruzko gogoeta bati ekin dio, bereziki eta lehen-lehenik, Errepublika plazari buruz. Helburuak? Herri Barneari erabilera eta jokamolde berrietara egokitu itxura ematea, lekua garaiarekin bat izan dadin, bai eta egiazko erdigune bat lortzea […]

Egoera

Aurkezpena Egoera Informazio gutunak Parte hartzen dut Jar zaitez gurekin harremanetan TESTUINGURUA Hendaiako Herriak duen herri barneak ondare, historia, nortasun eta ingurumen aukera handiak ditu, bai eta balioa eman behar zaien abantaila anitz ere. Horregatik, 2018an, udalak «herri barnearen» hiri eta paisaia antolaketari buruzko gogoeta bati ekin zion, batez ere Errepublika plazari dagokionean, erabilera eta […]

Hôpital marin AP-HP itsas ospitalea: eraikin bat Huntington eritasuna dutenentzat

Martin Hirsch, Assistance publique-Hôpitaux de Paris deitu erakundearen zuzendari nagusiak, Benoît Elleboode, Akitania Berri Eskualdearen Osasun Agentziaren zuzendariak, Delphine Bart, Hôpital marin AP-HP itsas ospitalearen zuzendariak eta Kotte Ecenarro auzapez eta Lurraldeko Ospitale Kontseiluaren lehendakariak ireki dute, arratsalde honetan, 12 oheko lehen unitatea, nerbio sistemaren eritasun neurodegeneratibo arraroa den Huntington eritasunaren artatzeko. «Gure artera bilduz, […]

Parte hartze bidezko aurrekontua aisialdi zentrora eta ludotekara agertu da

Asteazkenean, Ganix Grabières, herritartasunaren ardura duen auzapezordea, Ttiki Handi aisialdi zentroko haurrekin mintzatzera joan da parte hartze bidezko aurrekontua zer den eta haiek, 9 urtetik gorakoak badira, pertsona heldu baten babespean (guraso, animatzaile…) nola parte har dezaketen azaltzeko. Solas ederretarako aukera izan zen. Eta hura bai asmamena! Aisialdiei buruzko ideiak proposatu badira ere, ingurumenari edota […]

Hendaiako Herriko Etxearen otsaileko kultura hitzorduak bertan behera utziak, gibelatuak edo aldatuak

«Bakarrik taulagainean» festibala otsailaren 12, 13 eta 14an egitekoa zen baina bertan behera utzi da eta So Artistikoen erakusketa linean ikusi ahalko da. Egitarau aberats eta erakargarria eginagatik ere, otsaileko ekitaldiak ezin izanen dira, zorigaitzez, egin, krisi testuinguru honetan, ikuskizunetarako aretoak, zinemagelak eta erakusketa aretoak ateak publikoari zabaldu ezinik baitira oraindik. Azken hil hauetan guztiotan […]

Sokorri ariketa bat, egiazko baten tamainakoa, udal igerilekuan

Egungo covid-19 garai honek udal igerilekuaren ur jarduera ia guztiak geldiarazi ditu, salbu igerilekua lehentasunezko publikoei zati batean zabaltzea*. Halarik ere, kirol ekipamenduko udal langileek lekuaren segurtasunari loturiko arazo guztientzako arrapostua hobetu eta ahal bezain ona egiteko baliatu dute denbora hori. Eraikinaren zaintza tekniko eta osasuneko sakona egiteaz gain, jendeei laguntza eta sokorria emateko bideen ezagutza […]

Herriak parte hartze bidezko lehen aurrekontua eman du abian

Otsailaren 3ko asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Ganix Grabières Herritartasunaren ardura duen auzapezordeak ofizialki ireki dute herrian inoiz ikusi gabeko ekimen horren kanpaina. Hendaiarren nahi azkarra da Herriaren proiektuetan parte hartzea. Udalak eta udal zerbitzuek ahal beste egin dute herriko indar biziak proiektura lotzeko: 9 urtez goitiko herritar orok, talde orok edo pertsona moral […]

Jarraipen batzordea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Parekotasunez osatzen dute herritarren 10 ordezkarik eta Hendaiako Herriko Etxearen 10 ordezkarik (8 hautetsi gehi 2 teknikari); jarraipen batzordea urraspide osoaren gardentasunaren eta zuzentasunaren bermatzailea da. Honako egiteko hauek ditu: Proiektuen onargarritasuna bali egitea, Onartu diren proiektuen gauzatzearen jarraipena egitea, Parte hartze bidezko aurrekontuaren lehen aldi honen balioztapena […]

Herritarren aditzea herri barnearen antolaketarako

Aurkezpena Egoera Informazio gutunak Parte hartzen dut Jar zaitez gurekin harremanetan Bideoa Herriaren Youtube katean begira ezazu  Heldu diren asteotan herri barnearen hiri eta paisaia berriztapenari buruz galdetuko zaizu. Herriak azterketa bulego talde baten esku utzi du hautetsien gogoetarako oinarri izanen den diagnostikoa egin dezan. Diagnostiko hori iragan abenduaren 14an aurkeztu zitzaien hautetsiei; proiektuaren lehen […]

urtarrilaren 27 Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko kontseilua iraganen da 2021eko urtarrilaren 27 asteazkeneko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Etxeratze agindua dela eta, publikoa ezingo da Herriko Etxean errezibitu (baimen berezirik gabeko neurria). Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, esteka honetan klikatuz: www.hendaye.fr/cm2701/