ONDAREA: Portu aldean arrantzari, itsas ontziei, gizakiaren eta itsasoaren arteko harremanari buruzko freskoa margotzea.

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Simon Itsas materialen saltegiaren (comptoir maritime) badia aldeko horma gainean fresko bat margotzea proposatzen dut. Fresko hori alde horretako lehengo edota oraingo jardueren adierazgarri litzateke: arrantza, ontzien konponketa, gizakia eta itsasoa… Margolanak arima ekarriko lioke leku berezi horri, itsasoa maite dutenak bisitatzen duten leku horri. […]

ONDAREA: Oinezkoen betoi artea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Marina, Kamil, César, Mattia Oinezkoen pasabideak artelan bilakatzea proposatzen dugu. Elkarteak eta bolondresak deitu eta apainketak, irudimenak eta hamaika kolorek edertuko lituzkete gure bideak. Arte askatasuna eskaini eta herria koloreztatuko luke proiektu horrek. Auzoa: Zehaztekoa Kostua: 15 000€

AISIALDIA: Mahai teniseko mahaiak aire zabalean

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Béatrice Hendaiako Mahai Tenis klubaren izenean Mahai teniseko mahai finkoak koka daitezen proposatzen dugu. Aire zabalean kokatuko lirateke, Florida biribilgunean eta Irandatzeko parkean, eta jende ororentzat eskuragarri lirateke. Herrian dugun kirol eskaintza aberastu eta biztanleen arteko gizarte lotura areagotuko luke proiektu horrek. Auzoa: Ondarraitz – Hiri-barnea Kostua: 4 […]

AISIALDIA : Piknik mahaiak

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Nicolas Bidasoa ertzeko ibilbidean piknikatzeko mahaiak koka daitezen proposatzen dut. Petanka klubaren eta lehen biltegien artean dagoen berdegunean banaturik lirateke. Auzoko guztiei jendarte oneko uneak partekatu eta paisaiaz gozatzeko aukera emanen lieke proiektu horrek. Auzoa: Intzura Kostua: 10 000€

AISIALDIA: Gizarte jokoak aire zabalean

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Camille Gizarte jokoetarako guneak aire zabalean koka daitezen proposatzen dugu, Kanetan edo Florida parkean adibidez. Xake eta dama jokoetarako mahaiak, mus jokorakoak, bai eta ping-pong mahaiak ere. Proiektu horrek Herriaren jostatze eskaintza jorituko luke eta partekatze eta lagunarte tarteak bultzatuko eta, hartara, gizarte lotura eta […]

AISIALDIA: Belaunaldiarteko eremu publikoa antolatzea Dongoxenian

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Mounir Dongoxeneko auzoan belaunaldiarteko aire zabaleko jostaleku estali bat antola dadila proposatzen dugu. Lekuan honako hauek lirateke: pumptrack bat, petanka zelaitxo bat (2 zerrenda), bai eta zuhaitzak dituen parkea, aulkiekin, piknikatzeko mahaiekin eta ping-pong mahaiekin. Ahal balitz, baita komun publikoak, osasun leku bat eta ontzi […]

AISIALDIA: Belaunaldiarteko aire zabaleko jostaleku aterpetua antolatzea (proiektu bateratua)

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak:  Udal Ludotekako haurrak – Naiara, Véronique, Madalen, Fernanda Orori zabalik izanen litzatekeen leku estalia koka dadin proposatzen dugu. Horko leku batean, ping-pong mahai bat eta baby-foot bat kokatuko lirateke, «kirol» azkarragoetarako leku zabal bat ere utziz. Gainerakoa jarduera «lasaiagoetarako» antolatuko litzateke, tamaina desberdinetako mahai eta […]

INGURUMENA: Tokiko erle beltzaren salbatzea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Michel Herrian, tokiko erle beltzaren salbatzen lagunduko lukeen urraspide bat eman dadila plantan proposatzen dut: tokiko erlezainekin elkarlanean, erlategi pedagogiko bat koka dadila. Erleei hazkurri ematen dioten zuhaitz motak (gaztainondoak, tokiko gereziondoak) landatzeak eta erle beltzarentzat on den lore bioaniztasun guztia hedatzeak lagun dezakete proiektuan. […]

INGURUMENA: Txingudi badiako eta kirol portuko plastikozko hondakinak biltzea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Lola Laket portuan SEABIN motako hondakin bilgailuak koka daitezen proposatzen dut. Gailu horiek egunean batez beste 1,5 kg inguru biltzen dute (zigarrokinak, plastikoak, estalkiak…) eta 20 kg arte har ditzakete. Haien zaintza eta hustutzea udal langileen edota bertako egituretako bolondresen kargura izan liteke. Hondakinak ohiko […]

INGURUMENA: Lurbeltz bilketa antolatzea (proiektu bateratua)

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Romain, Émilie, Gabrielle Hendaiar anitz dira baratzerik ez dutenak eta haiei zaila zaie zurikinak bezalako hondakinei aterabidea ematea. Halatan, bada, esperimentazio gisa, hondakinen bereizketa bilguneetatik hurbil lurrustela egiteko bi ontzi kolektibo eman daitezen proposatzen dugu, nahi dutenek lurrustela egiteko balia litezkeen hondakinak eman ditzaten bertan. […]

INGURUMENA: Uso kopuruen kudeaketa etikoa

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Marie Pascale Uso gehiegi bada, gorozkiak eta urrumak nardagarri gerta litezke biztanleentzat eta usoen kopurua etikoki kudeatu beharko litzateke. Usategi eta bihitegi kontrazeptiboak emanez kontrola liteke usoen kopurua, guztien onerako. Proiektu horrek biztanleen bizi ingurunea hobetuko luke eta herria aitzindari izanen litzateke Euskal Elkargoaren barnean […]

INGURUMENA: Zuhaitz jangarriak

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Claire Herrian fruitu arbolak landa daitezen proposatzen dut. Lehengo zuhaitz zaharren ordezkatzeko edota landaketa berriak izan litezke; fruitu arbola horiek, tokiko barietateetakoak (Itsas erakunde babeslearen gereziondo beltzak edota sagarrondoak bezala) izan, nola exotikoak (ahuakateondoak, zitrikoak, kiwiak adibidez) izan, zuhaitz horiek koloreak eta atsegina ekarriko lizkiekete […]