Urriaren 9an, itzal dezagun argia eta pizt izarrak!

Argi kutsaduraz eta gaueko bioaniztasunaz ohartarazteko eragiketa hori, «Gauaren Eguna» ekitaldi horren 13. edizioa, 2021eko urriaren 9 larunbatean eginen da. Hendaia ere lotuko da ekitaldi horretara. Argi kutsadurak eragin jakina du bizi den ororen gainean (harrapakin-harrapakari harremanaren aldatzea, ugalketa zikloen, migrazioen eta abarren nahastea). Intsektuen desagertzearen arrazoi nagusietako bat da argi kutsadura. Osasunean ere nabarmen […]

Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen duen %100ean berde den argindarraren eta gas naturalaren taldekako erosketaren hirugarren aldia

Argindar eta gas fakturen kostua murriztea kolektibitate bereko biztanleak bilduz? Horixe du Hendaiak proposatzen, Wikipower sozietatearekin elkarlanean. Hendaiako Herriak bere lehentasunen erdian eman ditu ekonomia eta energia gaiak. Hartara, energien taldekako erosketaren hirugarren aldia antolatzen du orain. Ekintza horrek herriko biztanleei eta enpresa txikiei energia fakturetan aurrezteko aukera emateko helburua du, bai eta energiaren gaiaz […]

Urriaren 13ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko kontseilua iraganen da 2021eko urriaren 13ko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Osasun neurriak direla eta, publikoa ezingo da Herriko Etxean errezibitu. Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean.

Azken osasun neurriei buruzko puntua

Atal honetan, azken osasun neurriei eta txertatzeari buruzko azken berriak aurkituko dituzu. GEUZaren bidez, eta Eskualdeko Osasun Agentziarekin loturan, Herria apirilaren hasieratik mobilizatua da hitzordu hartzeak errazteko, eta txertoa jaso dezaketen publiko urrun eta ahulenak laguntzeko. URRIAREN 1EAN (OSTIRALA) Hemendik aitzina, osasun baimena 12 urtetik goiti eskatua da. Prefekturatik datorren informazioa: 64-2021-09-30-00002: Pirinio Atlantikoetako departamenduan […]

Parte hartze bidezko aurrekontua: zure 3 proiektuen alde bozka ezazu! 

Herriak proposatu urraspide berri-berri horrek etapa berri bati ekiten dio orain, proiektuak hautatzearena. Hainbat hilabete lanean, gogoetan eta elkar adituz aritu ondoren, 25 proposamen hautatu ditu jarraipen batzordeak, zein baino zein interesgarriagoak denak. Honako esteka honetan dituzu proiektuak: https://www.hendaye.fr/eu/herriko-etxea-zerbitzuak/herritartasuna/1-parte-hartze-bidezko-aurrekontua/proiektuak/ Nola bozkatu? 2021eko urriaren lehenetik azaroaren 14ra Bide elektronikotik, hemen:  hendaye.fr/votez(kasu, urriaren lehena arte ezinen duzu bozkatu) Herriko […]

Aste urdina: hitzordua urriaren 4tik 10era

Hendaiako Herriak, adinekoen alde daraman politikaren harira eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, herritarren nahiei erantzun nahi dieten ekintzak eta jardunak proposatzen dituen gizarte politika darama. “Hendaiako adinekoei adi izatea” Nathalie Camatcho-Sathicq, adinekoen eta haur txikien ardura duen herri kontseilariak aurkezten dizue aurtengo aldia. “Atsegin handia zait zuekin bil eta aste urdina aurkeztea. Aurtengoa ludiko […]

KIROLAK: Portuko petanka eremuak berritzea eta Dongoxeneko auzoan berriak egitea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Celine Dongoxenean petanka zelaiak sor daitezen proposatzen dut, bai eta laket portutik hurbil direnak berri daitezen ere. Petanka adin orotako jende orori helgarri den kirola dugu. Aulkiak eta mahaiak jar litezke inguruan, jendarte oneko uneak partekatzeko aukera emateko. Argiteria ere kokatu beharko litzateke partidak luzatzeko […]

KIROLAK: Street workout parkea (proiektu bateratua)

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Iban, Dylan, Roman, Boris Herrian Street Workout (edo kalistenia) parke bat kokatzea proposatzen dugu. Street Workout izenekoa aire zabaleko kirola da gehienbat, gorputzaren pisua baliatzen duena, eta gimnasia mugimenduak eginez estetika bilatzen ere duena. Oso kirol betea da, bizkortasuna eta giharre sistema osoa garatzen duena; […]

KIROLAK: Saskibaloiko eremua aire zabalean

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Morgan, Erwan, Jon, Andoni, Kerman Proposatzen dugu Herriak saskibaloiko zelai bat koka dezala aire zabalean eta jende orori zabalik. Hendaian 250etik gora saskibaloi lizentziadun izanik, halako zelaia topaketa leku eta harreman leku ederra litzateke jende ororentzat, zeinahi izanik ere haien adina, maila eta nazionalitatea. Proiektu […]

KIROLAK: «Beach sports» eremu iraunkorrak kokatzea Hondarraitzeko hondartzan

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Eric Talasoterapia zentroaren aitzinean hondartzako kiroletarako zelaiak kokatzea proposatzen dugu. Hondartzako boleibola, hondartzako tenisa, badmintona eta futboleibola ditugu gure artean hedatuen diren kirolak eta ororentzat dira helgarri. Muntadura orori zabalik litzateke eta sareetarako egurrezko zutoinak kokatzea besterik ez litzateke; haien mantentze lanak elkarteak eginen lituzke. […]

ONDAREA: Balean topatzea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Nathalie Proposatzen dut Hondarraitzeko hondartzako sokorri gunea balearen gaiari loturik apaindu dadin, lehengo gune zaharra gogoan atxikitzeko eta sinbolo bilaka dadin! Egungo eraikina beztitzeko proiektu horrekin hasteko, lehiaketa bat eginen litzateke diseinu edota arkitektura eskoletan. Euskal koloreak eta Hendaiakoak erabili beharko lirateke eta material iraunkor […]

ONDAREA: Naturaren ezagutze ibilbideak hirian

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Vincent Herrian ibilbide natural bat koka dadin proposatzen dut, halatan jendea aire zabalean ibiltzera bultzatzeko. Hiriko ibilbide horren xedea herritarrak herrian dauden landarediaz, aberediaz eta natura eta historia berezitasunetaz ohartaraztea litzateke. Ibilbidea zenbakiz seinalaturik litzateke eta informazio taula ekoarduratsuekin hornitua (frantsesez eta euskaraz eta QR […]