Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea, martxoaren 28tik apirilaren 3ra

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea heldu zaigu, martxoaren 28tik apirilaren 3ra. Osasun krisia zela eta bi urtez bertan behera utzia izan ondoren, aurtengo aldiak berriz ere gonbidatzen gaitu guztiak, ahalmen urritasun bereziren bat izan ala ez, ahalmen urritasunaren gaia eta laguntzaileen zeregina ezagutzera eta giro atseginean biltzera. Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak izanen dira, bisitariek aukera ukan […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: izen-emateak irekiak dira B1 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

Medaila bat gure hiru surflari salbatzaileentzat

Martxoaren lehenean, asteartearekin, 15:30ean, Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Kirol eta Gazteria auzapezordeak eta Frédéric Tranché Segurtasun auzapezordeak emazte bat itotzetik salbatu zuten Unai Lobato, Paul Rey eta Alai Rodriguez surflari gazteak eskertu nahi izan dituzte. San Bixente eta Irandatz kolegioen eta Klubaren arteko lankidetzaren baitan entrenatzen diren hiru ikasle horiek surf saio berezi baterako […]

Otsailaren 23ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko kontseilua iraganen da 2022ko otsailaren 23 asteazkeneko bilkura 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari idekia da, 15 pertsona gehienez, oztopo keinuen errespetua eta maskaren janztea derrigorrezkoa da.

Adinekoen lehen kontseilua integratu

Herriak adinekoen kontseilua eman du plantan adinekoek ordezkapena ukan eta aktiboki parte har dezaten hendaiar bizitzan eta proiektuetan. Aholkularitza instantzia da hori, azterketa eta proposamenak egiteko herriaren bizitzarekin zerikusia duten gai guztietan. Haren lanak udalak proposatu gaietaz izan litezke edota kontseiluak berak aztertu nahi dituen gaietaz. Helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa aditzera ematea da, […]

Euskararen hilabetearen 13. aldia

“Euskal mitologia” erakusketa otsailaren 23an hasi eta Hendaia Euskaraz deitu euskararen hilabetearen 13. aldiari emanen dio hasiera. ATXIKI DUGUN ALDIA 2010. urteaz geroztik, martxoa euskararen hilabetea dugu Hendaian. Urte hauetan guztietan, hainbat eta hainbat gai landu dugu. Pandemiak nahasi dizkigun bi urteok pasa eta aurtengo aldia ere berezi gertatuko zaigu, eiki, osasun egoerarengatik. Halarik ere, […]

Hendaia Euskaraz 2022 – Egitaraua

Euskal ondarearen inguruko erakusketa Otsailaren 23tik martxoaren 12ra Asteazkenetik larunbatera 10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00 EGAK artista plastiko taldearen eskutik. Mendi Zolan kulturgunean Ornitologia Martxoaren 1ean, 9:30 – 11:30 Txingudiko badian Natura ateraldia euskaraz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik. Izen-ematea (berantenaz bezperan): 05.59.74.16.18 / . Hitzordua izen-ematean zehaztua. Zine-topaketa Martxoaren 1ean, 20:30 Lander Garroren […]

Eukaliptu karrikaren hiri berrantolaketa

Udalak bere egitekoan dirau bestelako mugikortasun eta bidaiatze moldeen alde, Hondarraitz auzo osoan 30 zona ezarri denaz geroztik. Eukaliptu karrika Mimosa etorbidearen eta badiaren hiribidearen arteko zatian berrantolatze lanen bigarren aldia otsailaren 14, astelehenean hasiko da. Lanak Eurovia enpresak eginen ditu eta 7 astez luzatuko dira, hau da, apirilaren hastapen arte. Karrika hetsiko denez, desbideraketak […]

Eukaliptu karrikaren hiri berrantolaketa

Udalak bere egitekoan dirau bestelako mugikortasun eta bidaiatze moldeen alde, Hondarraitz auzo osoan 30 zona ezarri denaz geroztik. Eukaliptu karrika Mimosa etorbidearen eta badiaren hiribidearen arteko zatian berrantolatze lanen bigarren aldia otsailaren 14, astelehenean hasiko da. Lanak Eurovia enpresak eginen ditu eta 7 astez luzatuko dira, hau da, apirilaren hastapen arte. Karrika hetsiko denez, desbideraketak […]

Harremanetan jarri

Aurkezpena Araudia Osaketa Galdetegia Jar zaitez gurekin harremanetan Edozein galderarentzat Adineko Kontseiluari buruz, gurekin harremanetan jartzen ahal zira eskaera orri hori betez.

Izena eman

Aurkezpena Araudia Izena eman Jar zaitez gurekin harremanetan IZENA EMATEKO BIDEAK 2022ko APIRILAREN 17 baino lehen emazu izena: E-postaz, hemen: www.hendaia.eus/bozka Zure hautagaitza GEUZean aurkeztuz – Lorategien karrika 9 helbidean edo e-postaz, hemen: Merkatuetan, 9:00etatik 12:00etara, honako asteazken hauetan: otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 9an, bai eta larunbat hauetan ere: otsailaren 26 eta […]