Energia trantsiziorako enpresenarteko mugikortasun plan bat garatzen ari Intzuran

Intzurako industrialdeak jokagai bikoitza du: zona dinamikoa da, non ia 1400 langile ari baitira 105 enpresatan banaturik, mugazgaindiko zona batean. Halatan, bada, langileen lekualdaketak ahal beste hobetzearen gaia agertzen zaigu, betiere energia trantsizioaren ikuspuntutik. Herriak hainbat ekintza eman ditu abian ikuspuntu horretatik. Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean POCTEFA SMARTMOB proiektuaren baitan eramaten duen […]

Herri barneko lanak maiatzaren 23an hasiko dira

Elizako karrika eta izokinaren karrika izanen dira 2024ko ekain bitartean luzatuko den herri barnearen berriztapenari hasiera ematen diotenak. Heldu den astearen hastapenetik, herri barnearen biziberritzeko proiektuaren lehen faseak emanen dira abian. Antolaketa lanak Elizako karrikan eta Izokinaren karrikan hasiko dira eta gero Errepublika plazara eta haren inguruneetara hedatuko dira. Proiektu horretan partaide dira Akitania Berriko […]

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak mugaz gaindiko mugikortasunaren webgune berria aurkeztu du

Smartmob proiektu europarrak hainbat ekintza biltzen ditu, besteak beste, garraio-sareen mapa komuna eta Irungo autobus elektrikoaren L1 mapa. Partzuergoak mugaz gaindiko webgune berri batean integratutako mapa digital bat egin du, herritarrei eta turistei oinez, bizikletaz eta garraiobide arruntaz mugitzeko aukeren berri emateko.  Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, hainbat ekimen garatu […]

Antzerkiaren maiatzaren 37.aldia: karrika arteen bestaren itzulera

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren 37. aldia 2022ko maiatzaren 19tik 22ra eginen da. Leku zabalen eta mugatu gabeko edukieren itzulera izanen da karrika arteen bestaren inguruan. Herrixka gisa asmatua da, giro atsegineko leku bat sortzeko; gune nagusia Gazteluko frontoiaren eta Gaztelu aretoaren inguruan antolatuko da, baina festibala hainbat auzotan izanen da ere: Harrizabaleta-Partxetegian, Orion eta Kanetan. […]

Lanengatik, Hendaiako postetxea itxia izanen da maiatzaren 6tik 23ra

Hendaiako postetxea modernizazio programa batean sartzen da. Bezeroen eta postarien segurtasun arrazoiengatik, postetxea itxia izanen da lanek iraun bitartean, hots maiatzaren 6tik (17:00etan) 23ra (9:00etan). Garai horretan, Hendaiarrak postariak abisatu gutun artamendatuak, paketeak eta Chronopost delakoak ondoko helbidean hartzen ahalko dituzte: Posta-Banaketa Zentroa Leku Eder karrika, Intzurako Ofiziale Gunea Irekia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era eta […]

Herriak proposatzen dituen animazioen gaineko iritzi galdeketa bat eman du abian.

Herriak zure iritzia ezagutu nahi du ekitaldietarako espero duzunari ahal bait ongi erantzun diezaiogun eta informazioa hobe heda dezagun. Interesatzen zaizunaren berri eman iezaguzu lineako galdetegi honi 2022ko ekainaren 30 baino lehen erantzunez. Paperezko bertsioa ere badukezu eskura herriko etxean, Komunikazioa-Parte Hartze bidezko Demokrazioa Gunean eta Ekitaldiak-Bestak Gunean. Egiten diren hamabost galderen artean, zure aisialdi […]

DIVERCITY, kulturarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta bat

Herria Europaren tenorean, 2022ko maiatzaren 14, larunbatean Hendaiako Herriaren Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta bere Elkartasunezko Europarren Gorputzeko bolondresen beren kulturarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta antolatzen dute: «DIVERCITY». Festibal horren helburua parte hartzaileak (publiko oro) egungo gai garrantzitsuetaz -hala nola diren mugikortasuna, ekologia eta bakardadea- ohartarazteko. “Azken bi urteotan bizitu dugun osasun krisiarekin, […]

Lurraldeko heziketa proiektua

Proiektuaren gidari den lurralde kolektibitatea: Hendaia Proiektua aurkezteko data: 2018ko irailaren 5a Arduradunaren izena: Kotte ECENARRO jn. Funtzioa: Auzapez Helbidea: Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64 700 HENDAIA Telefonoa: 05 59 48 23 23 Helbide elektronikoa: LHParen eremua eta publikoa: Ukitzen duen lurraldea: Hendaia herria Uki ditzakeen haurren kopurua: 2850 haur (horietarik 1958 […]

2022ko apirilaren 27 asteazkeneko bilkura, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 127.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, apirilaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – MARTIARENA-GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., […]

Lehendakari hauteskundeak – 2. itzuliaren emaitzak Hendaian

Bozetako parte hartzea:  6 380 bozkatzaile – 71,25 % Bozka zerrendetan direnen kopurua: 8 954 Bozkatzaileen kopurua: 6 380 Abstenzioen kopurua: 2 574 Txuriak: 656 Baliogabekoak: 247 Adierazitako bozkak: 5 477 Emmanuel Macron : 3 467 Marine Le Pen : 2 010 Emaitza zehatzak erantsiriko taulan. Bertsio irisgarria eskura daiteke  (pdf – 125,83 KB – nouvelle fenêtre) helbidera eskaera eginez […]