2022ko ekainaren 22, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 184.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, ekainaren 22an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) – BERNARDj., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]

GUITARALDE 2022 

2022ko ekainaren 16an, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga Kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin Animazioen eta Besten hautetsi arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik 9ra iraganen da. 2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen handiak ekarri ditu Hendaiara, […]

Legebiltzarreko hauteskundeak – 2. itzuliaren emaitzak Hendaian

Bozetako parte hartzea:  4327 bozkatzaile – 48,08% Bozka zerrendetan direnen kopurua: 9000 Bozkatzaileen kopurua: 4327 Abstenzioen kopurua: 4673 Txuriak: 250 Baliogabekoak: 141 Adierazitako bozkak: 3936 M. Tom DUBOIS–ROBIN: 2073 M. Vincent BRU: 1863 PDF Taulan Bertsio irisgarria eskura daiteke  helbidera eskaera eginez gero.

Ekainaren 22ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2022ko ekainaren 22an, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira.

Bero da, biziki bero

Météo France-ek bero handiko alerta bota du heldu den igande arte. Ekainaren 17a, ostirala Pirineo Atlantikoko Prefekturak galdeginik, atzotik, Hiriak bere Udal Zaintza Plana aktibatu du, heldu diren egunetako bero handiaren kudeatzeko. Neurri arautu guziak plantan ezarriak izan dira eta GEUZak neurri berezi bat egin du, hau da, arriskupeko pertsonen erregistro izendatu bat sortu du. […]

Hendaiako Herritar Gazteen Biltzarra

GAZTEEK BADUTE BEREN IRITZIA EMATEKO BIDE BAT… 9 ETA 14 URTE ARTEKOA ZARA? ZURE HERRIAREN ALDE, ZEURE AHOTSA ENTZUNARAZ EZAZU! HELBURUA: Hendaiako herritar gazteen ordezkaria izanen zara Zure herriko bizitzaren eragile izanen zara, ororen intereseko proiektuak proposatuz Ekimenak gauzatzeko aurrekontuan parte hartuko duzu Tokiko bizitzari buruz duzun iritzia emanen duzu Hendaiako Herritar Gazteen Biltzarraren (HHGB-AJCH) ekintzen […]

Bidasoaren ertzen garbiketa

  Bidasoaren hondakinen bilketa eginen da heldu den ekainaren 18an, ibaiaren bi aldeetako ertzeetan diren 7 herrietan: Lesakan, Beran, Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Jardun horren helburua ur eta lurreko hondakinen biltzea da, Lesakan hasi eta Hondarribiraino. Eragiketa hori elkartearen filosofiaren harira eginen da: »modu positibo eta adeitsuaz ohartaraztea hondakinen bilketaren alde, helduei eta […]

Osaketa

Aurkezpena Araudia Osaketa Galdetegia Jar zaitez gurekin harremanetan Nathalie CAMACHO-SATHICQ, Auzapezordea – Haur Txikiak, Adinekoak eta Ahalmen Urritasuna Léonor LABEAU, Bereizkerien Aurkako Borrokaren hautetsi arduraduna Manex Barace, Auzapezak izendatu kide kalifikatua Jacques Eguimendya, Auzapezak izendatu kide kalifikatua Biztanleak: Jacqueline HAROUCHE, Marlène ZURFLUH, Claire PRAT, Maryse DUBOIS, Mirentxu IRIGOYEN, Jacques FOUCARD, Jean-Pierre BAILLY, Jacques CHIRUMBERRO, Corinne IBARRECHE, […]

Adosturiko araudi bat irabazi asmorik gabeko surf elkarteentzat

Hendaia, Donibane Lohizune, Bidarte, Angelu eta Biarritz herrien arteko lan bati esker, irabazi asmorik gabeko elkarteen surf jardunaren araudi bakarra sortu da. Ekainaren 2 ostegun honetan bildu dira urraspide berri horren ofizialtzeko. Elkarteen surf jarduna, araugabeko jarduna Bada hainbat urte merkataritza asmodun surf jarduna arauturik dugula, baina ez da hala, ordea, irabazi asmorik gabeko surf […]

Lehen txakur-parkea Geltokiko auzoan

“Gure lagun abereak” hobe gizarteratu eta haiekin hobe molda gaitezen, Herriak zenbait osasun ekintza eta neurri ematen ditu bere “abereak herrian” politikaren harira. Testuinguru horretan, txakur-parkea irekitzea erabaki du, Priorenea karrikaren eta Pausuko errepidearen (RD 811) arteko bidegurutzean. Txakur jabeek leku hetsi bat ukanen dute ingurune berde eta itzaltsu batean, non 4 hankadun gure lagunek […]

Mugazgaindiko mugikortasun berdeago eta zuzenagoak

E-MOBASK eta SMARTMOB mugazgaindiko mugigarritasun proiektuak 2018an eman ziren abian eta 2022ko maiatzaren 23an bururatu ziren, Zokoburun, bertan Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren hainbat hautetsi zirelarik. Txingudialdeko lekualdaketen % 90 norbanakoen autoan egin ohi dira. Egunero, 22 000 ibilgailuk zeharkatzen dute Hendaia Irunekin lotzen duen Santiago zubia. Hartara, mugazgaindiko mugikortasunen iraunkortasunaren gaia ageri da eta horretarako arrapostu […]