Energia soiltasuna: Herriak bere argiteria publikoaren parte bat itzali du urriaren 15eko gauean

Herriko etxeak erabaki du, esperimentazio gisa, gauerdi eta goizeko bostak artean itzaltzea, urriaren 15ean, herriko zenbait sektoretako argiteria. Egun bizi dugun egoerak energia soiltasunera deitzen gaitu. Herriko etxeak zenbait hilabete darama jadanik gaia aztertzen eta egiturazko neurriak lantzen energia soiltasunerako herri plana plantan emateko. Haatik, egungo larrialdiaren aitzinean, berehalatik mobilizatu beharra dago energia kontsumoak iraunkorki […]

Marea ontziak gure ingurumena zaintzeko

Parte hartze bidezko lehen aurrekontuaren harira hendaiarrei hautatzeko aurkeztu zitzaizkien proiektuen artean, marea ontziena izan zen hautatu zuten lehena. Aste honen bukaerarako, jadanik, nahi duten ibiltariek itsasoak ekarri hondakinak utzi ahalko dituzte. Iragan uztailean hondartza kiroleko 4 zelai plantan eman ondoren, marea ontzien kokatzeko garaia izan zen, berriz, urriaren 12an. Hendaye Bidassoa Surf Club delakoaren […]

Bizitegia hobetzeko dispositibo bat abian jartzeko inkesta

Euskal Hirigune Elkargoak bizitegi pribatuen parkearen arraberritzea bultzatu nahi du eta zure herriko bizilekuaren hobetzeko dispositibo berezi bat ezartzea proposatzen du. Dispositibo honen bidez, jabeek eta/edo jabekideek dohainiko laguntza eta lanak egiteko diru-laguntza ukan dezakete, baldintza jakin batzuekin. Lehen urrats gisa, herriko biztanleeri luzatua zaien inkesta bat bidean da, zure bizitegia arraberritzeari doakionez dituzun beharrak eta itxaropenak ezagutzeko: arraberritze energetiko […]

Urriaren 19ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2022ko urriaren 19ko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

2022ko irailaren 21 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 251.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, irailaren 21ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j. 157.2022 txostenetik goiti, BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO SATHICQ and., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) –BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., […]

Irailaren 21eko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2022ko irailaren 21eko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea abian ematea

Irailaren 23 ostiraletik urriaren lehena larunbat bitartean, Hendaiako Herriak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak berriz ere mugiarazi nahi dituzte elkarteak, enpresak, kirol klubak, udal zerbitzuak, eskolak… zortzi egunez elkarrekin eraikitzeko Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astearen 2022ko aldi berri hau. Lantegiak, erakusketak, zine-eztabaida arratsak, itsas ibilaldiak edo baita une ludikoak ere… hamazortzi hitzordu haur nola helduentzat; besteak […]

Nola egin Frantziar Nortasun Txartel Nazionalaren edota pasaportearen eskaria?

KASU: Nortasun agirien eskuratze epea (Pasaportea edota Frantziar Nortasun Txartel Nazionala) 2-6 aste artekoa izan liteke garaiaren arabera. Hobe duzu, hortaz, zure urraspidea ahal beste aitzinatu, batez ere udako oporren aldia hurbiltzean. Arrapostua 3 etapatan: 1. ETAPA: AITZINESKARIA Webgune anitzek proposatzen dute, diru truk, zenbait administrazio zeregin arrunt betetzea erraztea (gidabaimenaren, txartel grisaren, sortze agiriaren […]

100 000 € heineko lanak egin dira eskoletan sartze berrirako

Urtero, Herriak mantentze eta antolatze lanak egiten ditu lehen mailako bere 10 eskoletan eta lan handiagoak eskola horietako batean. Lan horiek Herriaren zerbitzu teknikoek egin dituzte eta 100 000 € ZB ingurukoak izan dira, urtero ikastetxeentzat baliatzen ditugun 180 000 € ZB kopurutik Aurten, Hondarraitzeko lehen mailako eskolan egin dira lan handiak, orotara 80 000 […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: informazioa eta izen-emateak B2 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

Jendeen eskura ematearen abisua: Hendaiako itsas hegiko xenderaren zatiak birkoka eta segurtatze proiektua

Jendeen eskura emanen da, 2022ko abuztuaren 29tik 2022ko irailaren 16 bitartean, biak barne, Hendaia herriko Abadiatik Asporotsttipirainoko sektoreko itsas hegiko xenderaren zatiak birkoka eta segurtatzerako antolatze baimenaren eskariaren dosierra. Proiektuaren arduraduna Itsas Hegiaren Erakunde Babeslea da (AEP-EPA). Proiektuari buruzko informazioak honako hauei eska dakizkieke: Nathalie Madrid andreari edo Laure Guilhem andreari (tel: 05 57 81 […]