Otsailaren 22ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2023ko otsailaren 22ko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

Estatua hendaiar proiektuei adi

2023ko otsailaren 14 asteartean, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak herriko etxean hartu ditu Julien Charles jauna, Pirinio Atlantikoetako prefeta eta, gero, Joëlle Gras andrea, bizitegien gaiaren ardura duen Idazkariorde Nagusia. Emankor izan diren lan saio bi horien ondoren, honako hau erran du Kotte Ecenarro auzapezak: «Biharko Hiri Txikien harira daramagun inbestimendu egitaraua dela edo Aizpurdi lizeoko […]

Zuhaitzen Begiratzeko Nazio mailako Taldea (GNSA) herriko etxean hartua

Errepublika plazaren berriztapena dela eta horko zuhaitzen gaia, bereziki 3 ezki Donoxenera aldatzea, bilkura baten gaia izan da GNSA taldearen Géraldine Jourdan lehendakarietako baten eta Ganix Grabières garapen iraunkorraren auzapezordearen artean, bertan zirelarik ere zerbitzu teknikoen zuzendaria eta Bizi Ingurune eta Ondarearen Kudeaketa Sailetako arduradunak ere.  Zuhaitzen aldaketari buruzko erabaki hori 2019an herriko zuhaitz handienetaz […]

HENDAIA EUSKARAZ, hamalaugarren aldia!

2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke. Gure hizkuntzaren egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herria hizkuntza politika ausart batean engaiatu da, euskara txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz. Aurten ere, euskara gure herriko ekitaldi nagusietan […]

Hendaia Euskaraz 2023 – Egitaraua

HENDAIA EUSKARAZ, hamalaugarren aldia! (PDF Calameo) 2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke. Gure hizkuntzaren egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herria hizkuntza politika ausart batean engaiatu da, euskara txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz.  Aurten […]

Etorkizuneko igerilekuaren proiektua aurkeztu da

Goiz honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig hirigintzaren ardura duen lehen auzapezordeak eta Jean-Michel Arruabarrena kirolaren ardura duen auzapezordeak prentsari aurkeztu diote etorkizun dugun udal hornikuntza horren proiektua. Proiektu hori 4000 m2 zabal den leku batean da kokatua eta Herriak eskatu jokagaiei erantzuten die, hala bizi lekuen erabilera eta funtzionaltasunei dagokienean, nola hirian kokatzeari dagokionean, […]

Herri igerilekua eraikitzeko proiektua: Plangintza

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza 2022ko maiatzaren 11n. Lanen gidaritzarako lehiaketa abian ematea 2022ko ekainaren 8an. Hautagaitzak jasotzea: 2022ko ekainaren 28an. Hautagaien epaiketa (3 hautagaitza hautatu dira) 2022ko uztailaren 21ean. Hautagaiek lekua bisitatzea 2022ko urriaren 21ean. Eskaintzen jasotzea 2022ko abenduaren 8an. Eskaintzen epaiketa. Irabazlearen hautua: ATELIER PO & PO, GRUET Ingenieria, SA SCOP ETAMINE, […]

Herri igerilekua eraikitzeko proiektua: Proiektuaren aurkezpena

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza Proiektuaren aurkezpena Hendaiako Herriak, egokitasun eta aurreprogramatze azterketa baten ondoren, azkenean, egungo hornikuntza suntsitu eta leku berean berri bat eraikitzea hautatu du. Egin den hautua igeriketaren ikasketak sustengatzeari loturik da, Hendaia itsasleku izanik, lehentasuna baitzaigu itsasoari loturiko segurtasuna eskaintzea jende orori itsasoan dituzten jardunetan. Igerilekuaren neurria banakako erabiltzaileen, kirol […]

Herri igerilekua eraikitzeko proiektua

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza Testuingurua Egun, Hendaiako Herriak (18 000 biztanletik gora) herri igerileku estali bat du, ekilore gisakoa, 1970. urtean eraikia. Igerileku hori Hendaiako Santiago karrikan da kokatua eta eskolek, elkarteek eta partikularrek dute erabiltzen, urtean 60 000 sartze inguru eginez. Halarik ere, hornikuntza hori zaharkiturik da eta ez da jadanik egungo […]

Hendaiako 2023ko txapeldunen trofeoak

Gure kirolariak eta gure klubak Hendaiako Herriaren harrotasuna dira. Urtarrilaren 20, ostiralean, saritu ditugu 2022an mundu mailan, Europa mailan, nazio mailan, eskualde mailan edota departamendu mailan arrakastatsu izan diren 167 txapeldunak. Ohi ez den zerbait egin du ere Herriak, Zarpai Banda omendu baitu lortu dituen «Trompette d’or» eta «Bandas y peñas création» sariengatik. Hendaiako judo […]